2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IBARGOITI
2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Ibargoitiko Udalak, 2021eko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko ekitaldirako aurrekontu arrunta. Onesteko erabaki hori 2021eko 284. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 20an. Jendaurrean jarrita, haren kontrako alegaziorik ez denez aurkeztu, behin betiko onetsirik gelditu da aurrekontu hori. Haren kapitulukako laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, bete beharrez Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatua.
Zenbatekoa:
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua | Zuzeneko zergak | 217.800,00 euro |
2. kapitulua | Zeharkako zergak | 5.000,00 euro |
3. kapitulua | Tasak eta prezio publikoak | 11.930,00 euro |
4. kapitulua | Transferentzia arruntak | 118.790,00 euro |
5. kapitulua | Ondareko diru-sarrerak | 151.935,00 euro |
7. kapitulua | Kapital-transferentziak | 20.035,00 euro |
DIRU-SARRERAK, GUZTIRA | 525.490,00 euro |
GASTUAK:
1. kapitulua | Langileria-gastuak | 24.400,00 euro |
2. kapitulua | Gastu arruntak | 167.630,00 euro |
4. kapitulua | Transferentzia arruntak | 194.678,00 euro |
6. kapitulua | Inbertsio errealak | 138.782,00 euro |
GASTUAK, GUZTIRA | 525.490,00 euro |
Idotzinen, 2022ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, José Javier Eslava Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L2200400