16. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Etxeko laguntza-zerbitzuaren tarifak

Garinoaingo Udalak, 2021eko urriaren 29an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen ordenantzaren tarifen eranskina 2022rako. Ordenantza hori 2021eko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 16an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua), eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aldaketa horiek behin betiko onetsi eta testu osoa argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Garinoainen, 2022ko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.

ORDENANTZA, ETXEKO LAGUNTZA-ZERBITZUA ARAUTZEN DUENA

2011ko 166. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 23an.

TARIFEN ERANSKINA

Janariaren tarifari dagokion prezio publikoa izanen da haietaz arduratuko den enpresarekin hitzarturiko adjudikazio prezioa: 7,77 euro/otordua (BEZa barne). Baldin aurretik ezarritakoan ez baizik beste prezio batean adjudikatzen bada kontratua, adjudikazio berriarena aplikatuko da.

Gainerako zerbitzuen 2021erako tarifak kalkulatzeko prezio publikoa 22,27 euro da (prezio hori atera da ordenantza honen 10. artikuluan araututakoaren arabera).

Iragarkiaren kodea: L2200120