16. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Funesko Musika Eskolaren 2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Funesko Udalak, 2021eko azaroaren 19an egindako bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Funesko Musika Eskolaren 2022ko plantilla organikoa.

Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2022ko plantilla organikoa.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen behin betiko onetsitako plantillaren aurka honako hauek aurkez daitezkeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluarekin.

b) Hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Funesen, 2022ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

2022KO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

IDENTIFIKAZIOA

LANPOSTUA

ZENBAKIA

EGOERA

ARAUBIDEA

MAILA

1

Musika Hizkuntzako, txikien bandako eta tronboiko irakaslea

1

Hutsik

Lan-kontratudun finkoa, lanaldi partzialekoa

C

2

Flautako irakaslea

1

Hutsik

Aldi baterako lan-kontratuduna, lanaldi partzialekoa

C

3

Pianoko irakaslea

1

Hutsik

Aldi baterako lan-kontratuduna, lanaldi partzialekoa

B

4

Musika Hizkuntzako eta saxofoiko irakaslea

1

Hutsik

Aldi baterako lan-kontratuduna, lanaldi partzialekoa

B

5

Gitarra klasikoko irakaslea

1

Hutsik

Aldi baterako lan-kontratuduna, lanaldi partzialekoa

B

6

Perkusioko irakaslea

1

Hutsik

Aldi baterako lan-kontratuduna, lanaldi partzialekoa

B

7

Gaitako eta gaita-danborreko irakaslea

1

Hutsik

Aldi baterako lan-kontratuduna, lanaldi partzialekoa

C

8

Tronpetako irakaslea

1

Hutsik

Aldi baterako lan-kontratuduna, lanaldi partzialekoa

C

9

Klarineteko irakaslea

1

Hutsik

Aldi baterako lan-kontratuduna, lanaldi partzialekoa

B

10

Biolineko irakaslea

1

Hutsik

Aldi baterako lan-kontratuduna, lanaldi partzialekoa

B

11

Kantu eta abesbatzako irakaslea eta Musika Eskolako zuzendaria

1

Hutsik

Aldi baterako lan-kontratuduna, lanaldi partzialekoa

B

Iragarkiaren kodea: L2200290