16. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKAROZE

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Ezkarozeko Udalak, 2021eko azaroaren 15ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022. urteko plantilla organikoa. Jendaurreko epean ez da alegaziorik egin; hortaz, behin betiko onetsi da 2022. urteko plantilla organikoa.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Ezkarozen, 2022ko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Pablo Miqueleiz Compains.

2022KO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

1.–Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Sarbidea: OL. Egoera: jardunean. Maila: D. Funtzionario gradua: 4. Lanpostuko osagarria: %2,99 + %17,01. Lanaldia: osoa.

2.–Lanpostua: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Sarbidea: erregelamenduaren araberakoa. Egoera: hutsik. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %19,72. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Jaurrietako eta Orontzeko Udalekin batera.

3.–Lanpostua: administrari laguntzailea. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Lanaldia: %80. Sarbidea: OL. Egoera: hutsik. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %10. Mailako osagarria: %12, Jaurrietako eta Orontzeko Udalekin batera.

Izenen zerrenda

Administrazio-kontratudunak.

Izena: Hualde Villanueva, Sabino. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Gradua: 4. Egoera: jardunean. Lanaldia: osoa. Lanpostuko osagarria: Lanpostuko osagarria: %20.

Izena: Ureta Aizcorbe, Maider. Lanpostua: idazkaria. Maila: A. Gradua: 2. Egoera: jardunean. Lanpostuko osagarria: %19,72. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Jaurrietako eta Orontzeko Udalekin batera.

Lan-kontratudunak.

Izena: Leiva Hualde, Miriam. Lanpostua: administrari laguntzailea: Maila: D. Egoera: jardunean. Lanpostuko osagarria: %10. Mailako osagarria: %12, Jaurrietako eta Orontzeko Udalekin batera.

Iragarkiaren kodea: L2200109