16. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Interesdunak epatzea, gora jotzeko errekurtsoaren ezespena dela eta, lan egindako igande eta jaiegunak Udaltzaingoko langileei eskudirutan ordaintzeko prozedurari dagokionez

Epatzea administrazioarekiko auzi-errekurtsoan, 2021/405 prozedura laburtuan, Alkatetzaren 2021/815 Ebazpenaren aurka ezarritako berraztertzeko errekurtsoaren ezespena dela eta. Ebazpen horrek ezetsi zuen berraztertzeko errekurtso bat, Alkatetzak 2021eko ekainaren 31n emandako 2021/614 Ebazpenaren aurka ezarritakoa, lan egindako igande eta jaiegunak Udaltzaingoko langileei eskudirutan ordaintzeko erabakia dela eta.

Francisco José Zabalza Ervitik errekurtsoa aurkeztu du Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian, Alkatetzaren 2021/815 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen berraztertzeko errekurtso bat, 2021eko ekainaren 31ko Alkatetzaren 2021/614 Ebazpenaren aurka ezarritakoa, zeinaren bitartez erabaki baitzen udaltzaingoaren jaiegunak eskudirutan konpentsatzea.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluko 1., 2. eta 4. zenbakietan ezarritakoarekin bat, interesdunak epatzen dira, 2021/405 prozedura laburtuan demandatu gisa ager daitezen Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian, bederatzi eguneko epean, Nafarroako Aldizkarian argitaratzen denetik hasita.

Jakinarazi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2022ko urtarrilaren 3an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2200080