16. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

Aldaketa, 2021eko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Berbintzanako Udalak, 2021eko urriaren 29an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021. urteko plantilla organikoaren aldaketa: zerbitzu anitzetako langilea izendatzea.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek eta/edo bizilagunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuarekin.

Berbintzanan, 2021eko abenduaren 20an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

Iragarkiaren kodea: L2200253