2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARITZALA
2022ko aurrekontua. Hasierako onespena
Aritzalako Kontzejuak, 2021eko azaroaren 24an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022. urteko aurrekontua.
Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin.
Aritzalan, 2022ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, José Miguel Senosiain Ursua.
Iragarkiaren kodea: L2200493