16. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Egoitza elektronikoa sortzea

José María Pardo Ayala alkate udalburuak urtarrilaren 4an emandako 001/2022 Ebazpenaren bitartez, onetsi da Arguedasko egoitza elektronikoa sortzea. Hona hemen haren xedapen zatiak ezartzen duena:

Bete dadin ezarrita dagoena urriaren 1eko 39/2015 Legean (hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea) eta urriaren 1eko 40/2015 Legean (hizpide du Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa), eta herritarrek sistema telematiko bat izan dezaten gure erakundearekin komunikatzeko.

Alkatetza honek, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21 1.s) artikuluak eta horrekin bat heldu diren gainerako xedapenek emandako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DU:

Lehenbizikoa.–Arguedasko Udalaren egoitza elektronikoa sortzea https://sedeelectronica.arguedas.es helbide elektronikoan. Arguedasko Udala da Interneteko domeinuaren jabea, bai eta egoitzaren titularra ere.

Bigarrena.–Egoitza elektronikoak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Laugarrena.–Udalaren alor guztiei jakinaraztea, eta argitaratzea Arguedasko Udalaren web-atarian eta egoitza elektronikoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik hasita.

Bosgarrena.–Arguedasko Udaleko Idazkaritza Orokorrari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Seigarrena.–Ebazpen honen berri Udalbatzaren Osoko Bilkurari ematea egiten duen hurrengo ohiko bilkuran.

Arguedasen, 2022ko urtarrilaren 4an.–Alkatea, José M.ª Pardo Ayala.

Iragarkiaren kodea: L2200108