16. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR

2022ko tarifa fiskalak eta epaitzen kanona

Artzibarko Udalak, 2021eko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki du 2022ko ekitaldirako ez aldatzea ordenantza fiskalen tarifak, ez eta epaitzen kanona ere; beraz, lehengo urteko tarifek eta kanonak izanen dira indarrean. Hona hemen:

–Ur horniduraren tasak Espotzen, Gorraitzen, Imizkotzen eta Lusarretan: 34,87 euro urtean etxebizitzako + BEZa + saneamenduaren kanona.

–Estolderia eta arazketa zerbitzuen tasak, Gorraitzen, Imizkotzen eta Usotzen: 10,10 euro urtean + BEZa.

–Epaitzen kanona: 8,27 euro.

Artzibarren, 2021eko abenduaren 2an.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.

Iragarkiaren kodea: L2200373