16. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR

2022ko karga-tasak

Artzibarko Udalak, 2021eko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa betetzeko:

ERABAKIA:

1.1. Karga-tasa hauek onestea, 2022ko urtarrilaren 1eko ondorioekin:

–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,14.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga:

  • Etxebizitza berriak: %2,5.
  • Gainerako eraikuntza, instalazio eta obrak: %2.
  • Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

%18ko tasa.

Koefizienteak: aplikatuko dira balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera martxoaren 2ko 2/1995 Foru Legean ezarririko gehieneko koefizienteak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

1.2. Arauzko izapidea egitea.

Erabaki horren aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

1. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo horretako Salari zuzendua, edo Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak ezarritako kasuetan (lege horren bidez arautu zen Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa), bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; nolanahi ere, aitzinetik eta hautara, jarri ahalko da berraztertzeko errekurtsoa egintza ebatzi duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bestela,

2. Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Nagoren, 2021eko azaroaren 30ean.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.

Iragarkiaren kodea: L2200370