158. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Akats zuzenketa, Gorraizko Eraikingintza-ordenantzaren 67. artikuluaren aldaketan

2015eko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 6an, argitara eman zen Hirigintzako Udal Planaren aldaketa bat, Gorraizko Eraikingintza-ordenantzaren 67. eta 68. artikuluei eta Paisaia babesteko ordenantzaren 13. artikuluari zegokiena.

Akats materiala gertatu zela eta, 67. artikuluari dagokionez, argitaraturiko testua ez dator bat onetsi zen testuarekin. Akats hori zuzentzeko, Eraikingintza-ordenantzaren 67. artikuluaren testu zuzena ematen da argitara.

Sarrigurenen, 2022ko uztailaren 28an.–Jarduneko alkatea, Inmaculada Múgica Ustárroz.

Eraikingintza-ordenantzaren 67. artikulua (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2210544