158. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITI

Laborantzako herri-lurzatien aprobetxamendua enkante publikoan

Untzitiko Udalak, 2022ko abuztuaren 1ean ospaturiko bilkuran, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa egitea onetsi du, errentan emateko udalerriko herritarren artean adjudikazio zuzena egin ondoren soberan gelditu diren herri-lurzatiak, modalitate orokorreko zein baratzetarako berariazko modalitatekoak esleitzeko.

Enkantea eginen da hamabost egun natural igaro ondoren, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Enkantean parte hartzeko nahitaezko baldintza izanen da fidantzan uztea lurzati bakoitzaren hasierako prezioaren % 2; azken adjudikaziodunen kasuan, aldiz, utzi beharreko fidantza (behin betikoa) errematearen % 4 izanen da.

Enkantean ateratzen diren lurzatien zerrenda eta hauen balorazioa ikusgai daude interesdunen eskura, Udal Idazkaritzan, Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitzan, Elon.

Untzitin, 2022ko abuztuaren 3an.–Lehendakaria, Javier Ibiricu Astráin.

Iragarkiaren kodea: L2210700