158. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Aldaketa, udako igeriketa ikastaroen tasa eta prezio publikoetan, 2022rako. Behin betiko onespena

Ultzamako Udalak, 2022ko maiatzaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen tasa eta prezio publiko hauek aldatzea, 2022ko ekitaldirako: igeriketa ikastaroen prezio publikoak 2022ko udarako. Hasierako onespenaren erabakia 100. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 24an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantzaren aldaketaren hasierako onespena behin betikoa bihurtzen da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.-1-c) artikuluan xedatuarekin. Argitara ematen da behin betiko onetsitako testua, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin. Hona hemen:

ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK

3.–Igeriketa ikastaroak.

Erroldatuak: 40,00 euro.

Erroldatu gabeak: 55,00 euro.

–Igeriketa ikastaroetan igerilekuetako denboraldiko abonua dutenek baizik ezin dute izena eman edo kirol-instalazioetako bazkideek edo abonatu edo bazkide horien seme-alabek, 4 urte baino gutxiago badituzte.

Larraintzarren (Ultzama), 2022ko uztailaren 18an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2210269