158. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Bat etorriz 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluarekin eta harekin bat heldu direnekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua), eta udal-mugartetik kanpora izanen naizenez,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Iker Gorriti Borreguero alkateordeari eskuordetzan ematea abuztuaren 1etik 15era, biak barne.

Bigarrena.–Aurreko ebazpenean ebatzitako ordezkapenak indarraldi jakin bat izango duela xedatzea, adierazitako egunetarako bakarrik.

Hirugarrena.–Interesdunari adieraztea, AJAren 48. artikuluarekin bat etorriz, ezingo dituela baliogabetu –Alkate honen ordezkapenak irauten duen bitartean– Errege Dekretu horren 43. artikuluan ezarritakoaren babesean nik egindako ordezkapenak.

Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Udalbatzaren Osoko Bilkurari jakinaraztea, kide anitzeko organo horrek egingo duen hurrengo ohiko bilkuran.

Ebazpen honen aurka honako hauek aurkezten ahal dira:

1. Aukerako berraztertze-errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluaren arabera (Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen Legea).

3. Orobat, eta aukeran, zuzenean gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Uharte Arakilen, 2022ko uztailaren 29an.–Alkate udalburua, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2210503