158. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROMANTZATUA

Aldaketa, Ur-horniduraren zerbitzua eta tasak arautzen dituen ordenantzaren 2. artikuluan. Hasierako onespena

Erromantzatuko Udalak, 2022ko uztailaren 21ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Ur-horniduraren zerbitzua eta tasak arautzen dituen ordenantzaren 2. artikuluan.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragandakoan inork ez badu alegaziorik aurkeztu, ordenantzaren 2. artikuluaren aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Erromantzatuan, 2022ko uztailaren 22an.–Alkatea, Aitor Sola Ochotea.

Iragarkiaren kodea: L2210298