158. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 8ko 41/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiko behin betiko emaitzen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun diren pertsona guztiei. Ebazpen horren bidez, baimena eman zen hautapen proba baten bidez bi kontratazio zerrenda osatzeko hezkuntza laguntzako espezialista lanpostuetan aldi baterako aritzeko, bata gaztelaniaz, eta bestea, euskaraz.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Miren Garaiñe Villanueva Jiménez andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 8ko 41/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiko behin betiko emaitzen aurka. Ebazpen horren bidez, baimena eman zen hautapen proba baten bidez bi kontratazio zerrenda osatzeko hezkuntza laguntzako espezialista lanpostuetan aldi baterako aritzeko, bata gaztelaniaz, eta bestea, euskaraz.

Hori horrela, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin, interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkezten ahalko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.).

Iruñean, 2022ko uztailaren 27an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2210392