158. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

2/2022 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2022ko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 10ean, 2/2022 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onesten da aurrekontuan egindako aldaketa hori, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Aparteko kreditua gaitzea

GASTUAK:

6. kapitulua: 133.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 18.500,00 euro.

Finantzaketa:

7. kapitulua: 65.000,00 euro.

8. kapitulua: 68.000,00 euro.

Finantzaketa, guztira: 133.000,00 euro.

Arradan (Murillo El Cuende), 2022ko uztailaren 22an.–Alkate udalburua, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2210290