158. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Xehetasun-azterketa, 4. poligonoko 130. lurzatian. Behin betiko onespena

Martzillako Udalak, 2022ko uztailaren 28ko ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, planeamenduan indarrean diren lerrokadurak aldatu eta Martzillako Calvario kaleko 30 zenbakiko erakina handitzeko (udal katastroko 4. poligonoko 130. lurzatia), Calvario kaleko 30 zenbakiko jabekideek sustatua, bat etorriz Marina Rodríguez Artieta arkitektoak 2022ko otsailean idatzitako dokumentuarekin (Sarrera 2022-E-RE-353). Argitara ematen da jarraian hirigintzako araudi ukitua, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Martzillan, 2022ko uztailaren 29an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2210510