158. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Aurrekontuan aldaketa egiteko1/2022 espedientea. Hasierako onespena

Lakuntzako Udalak, 2022ko ekainaren 27ko osoko bilkuran, 2022 urteko udal aurrekontuko 1. aldaketa onetsi zuen hasiera batez.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Lakuntzan, 2022ko uztailaren 27an.–Alkate udalburua, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L2210410