158. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Ordenantza, laguntzen kudeaketa arautzen duena gizarteratze-prozesuei eta/edo gizarte-larrialdiko prozesuei laguntzeko. Hasierako onespena

Irurtzungo Udalak, 2022ko maiatzaren 10ean egin osoko bilkuran, “Irurtzungo udalerrian gizarteratze-prozesuei edota gizarte-larrialdiko prozesuei laguntzeko laguntzen kudeaketa arautzen duen ordenantza” hasiera batez onetsi zuen.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egunez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko aukera izan dezaten. Hori dena, uztailaren 2ko Nafarroako Toki Administrazioaren 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork ez badu alegaziorik aurkeztu, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta ordenantzaren testu osoa argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Irurtzunen, 2022ko uztailaren 29an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2210505