158. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

HIRIBERRI

2022rako karga-tasak eta tasak

Hiriberri Aezkoako Udalak, 2022ko martxoaren 28an egindako osoko bilkuran, ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste:

1.–2022ko ekitaldirako karga-tasak eta tasak onestea.

Lehenbizikoa.–Onestea 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten karga-tasak eta tasak.

–Lurraren kontribuzioa: zerga-tasa bakarra: 0.20.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: % 2.

–Ur-horniduraren tasa: 0,18 euro/m³.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, aplikatzea 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko portzentajeak; karga-tasa 8,5 izanen da.

–Hirigintzako tramitazioen tarifak: zergadunak ordaindu beharko ditu dagokion lizentzia emateko egiten diren txostenak.

Bigarrena.–Erabaki hau argitaratzea iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Hiriberri Aezkoan, 2022ko apirilaren 5ean.–Alkatea, Miriam Burusco Arrese.

Iragarkiaren kodea: L2210467