158. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK zerbitzu orokorretako langileen oposizioko probaren behin betiko emaitzen aurka.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 15eko 768/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen menpeko zerbitzu orokorretako langileen ehun eta berrogeita hamazazpi lanpostu huts oposizio bidez betetzeko. Deialdi horren barrenean, María Águeda Anaya Huarte, Francisco Javier Blanco Delestal, Israel Cervantes Martínez, María Sarrasín Ilundain, Miguel Ángel Corral Fuentes, Jorge Aguerri Perales, M.ª Pilar Bastida Asuabarrena, Miguel Senosiain Imízcoz, Lucía Ruiz Orós eta Patricia Rodríguez Deán jaun-andreek gora jotzeko errekurtso bana jarri dute kalifikazio epaimahaiaren 2022ko ekainaren 17ko erabakiaren aurka, zeinaren bidez onetsi baitziren 2022ko maiatzaren 8an egindako probaren behin betiko emaitzak.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin bat etorriz, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoen kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico1). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 1ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2210545