158. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Herri-lurren okupazioa, erlauntzak jartzeko

Carcarko Udalak, 2022ko uztailaren 21ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

a) Espedientea onestea, Carlos Ruiz Sánchezek 30 m² okupa ditzan 10. poligonoko 370. herri-lurzatian, erlauntzak jartzeko (UTM X = 582104 eta UTM Y = 4697022).

b) Aipatu okupazioa arautuko duen baldintza-agiria onestea.

c) Espedientea 15 egunean edukitzea jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan eta Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 215. artikuluan ezarritakoarekin, eta behar den ediktua Udalaren iragarki-taulan argitaratzeko agintzea.

d) Alegaziorik egiten ez bada, espedientea bidaliko zaio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Herri-lurren Atalari, bidezkoa bada onets dezan.

Carcarren, 2022ko uztailaren 22an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L2210406