158. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Fisioterapia, psikologia eta errehabilitazioko kontsultategia

Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatua bete dadin (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek.

Sustatzailea: Neurobidea Neurorrehabilitación SL.

Jarduera: fisioterapia, psikologia eta errehabilitazioko kontsultategia.

Tokia: Mugartea Etorbidea kalea, 21 behea, Mutiloa.

Mutiloan, 2022ko uztailaren 27an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2210409