158. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Aldaketa egituratzailea, Andosillako Udal Planean

Bat etorriz ezarrita dagoenarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina) eta apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea), argitara ematen da Andosillako Udal Planaren hirigintza-araudia, behin betiko onetsi baitzen ekainaren 24ko 100E/2022 Foru Aginduaren bidez (2022ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 21ekoa).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Andosillan, 2022ko uztailaren 28an.–Alkatea, Francisco Javier Sanz Itarte.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2210444