158. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

131C/2022 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Graftech Ibérica SL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Graftech Ibérica SL enpresaren hitzarmen kolektiboko 10. artikulua aldatzeko akordioaren testua aztertu da (kode zenbakia: 31007532012008), erregistro honetan 2022ko maiatzaren 18an sartu zena, enpresaren eta sindikatuen ordezkariek 2022ko maiatzaren 17an izenpetua eta 2022ko ekainaren 8an zuzendua, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektibo, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistro eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan xedatutakoarekin. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko uztailaren 4an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Graftech Ibérica SL enpresaren hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2209794