157. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUSTIÑANA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Udalerritik kanpo egoteko asmoa dut uztailaren 27tik abuztuaren 3ra bitarte, eta bat etorriz Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta horrekin bat datozen arauetan,

EBAZTEN DUT:

Kanpoan nagoen bitartean, lehen alkateorde María Dolores Arrondo Aguerrik ordezkatuko nau nire eginkizun eta eskudantzietan.

Ordezkatze horrek 2022ko uztailaren 27tik aurrera izanen ditu ondorioak.

Fustiñanan, 2022ko uztailaren 26an.–Alkate udalburua, Sergio Vitas Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2210339