157. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESLABA

2022ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Eslabako Udalak, 2022ko uztailaren 15ean egin bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea 2022ko ekitaldirako aurrekontu orokor bakarra eta plantilla organikoa.

Bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin (Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), hasiera batez onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganik.

Plantilla organikoa: 2022ko plantilla organikoa; aho batez erabakitzen da hasiera batez onestea 2022. urterako plantilla organiko hau:

Idazkaria. Maila: A. Sarbidea: 6/1990 Foru Legearen gaikuntza (VII. titulua). Bateraezintasuneko osagarria: %35. Egoera: hutsik.

Zerbitzu anitzetako enplegatua: lan-kontratu mugagabea, lanaldi partzialaren (%37,5). Antzinatasuna: 2018ko maiatzaren 22a.

Eslaban, 2022ko uztailaren 20an.–Alkatea, Ignacio Barber Zulet.

Iragarkiaren kodea: L2210288