157. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGOZKUEKO KONTZEJUA

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Egozkueko Kontzejuak, 2022ko maiatzaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2022ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Hala, espedientea argitara eman zen iragarki-taulan eta 2022ko 126. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 27an, eta jendaurrean egon zen hamabost egun baliodunean, interesdunek espedientea azter zezaten eta bidezko iruditzen zitzaizkien alegazioak aurkez zitzaten; hori guztia, jarraikiz ezartzen denarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Legearen 271. artikuluan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari dagokionez.

Aurreko epea igarota inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontua behin betiko onetsi da, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), eta argitara ematen da behin betiko onetsitako aurrekontua, laburturik, bat etorriz aipatutako foru legearen 202.3 artikuluan xedatua dagoenarekin, 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluari dagokionez (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Aurrekontua betearazteko oinarriak interesdunen eskura daude Kontzejuaren idazkaritzan.

Jakinarazten da aurrekontuaren behin betiko onespen honen aurka aurkezten ahal direla uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluaren 1. zenbakian ezarritako errekurtsoak.

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 10.100,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 300,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 4.540,00 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzia-funtsa: 561,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 1.800,00 euro.

Gastuak, guztira: 17.301,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 280,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 4.960,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 12.561,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 17.801,00 euro.

Egozkuen, 2022ko uztailaren 21ean.–Kontzejuko burua, Iñaki Muñoz Oroz.

Iragarkiaren kodea: L2210282