157. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

2022ko plantilla organikoaren aldaketa. Behin betiko onespena

2022ko ekainaren 15ean Osoko Bilkurak egindako bileran, hasiera batez onetsi zuen Udaleko langileen 2022ko plantilla organikoaren aldaketa, udal agentearen txandakako lan-erregimena aldatu delako.

Espedientea jendaurrean ikusgai egon zen hamabortz egun baliodunean, dagozkion iragarkiak 2022ko 126. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 27an, eta Udalaren iragarki-oholean argitaratu ondotik.

Inolako erreklamaziorik izan ez denez gero, plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsia gelditu da.

Horregatik, orain Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.

Plantilla Organikoaren aldaketa.

–Lanpostua: udal agentea.

–Kopurua: 2.

–Araubide juridikoa: funtzionarioa.

–Maila: C.

–Lanpostuko osagarria, %16,35 (txandakako lanaren konpentsazioa barne).

–Berariazko osagarria, %45.

–Sarbidea: Oposizioa.

–Laneko egoera: 1 jardunean / 1 hutsik.

–Euskara maila: C1 ahoz / B2 idatziz.

Udaleko langile finkoen izenen zerrendaren aldaketa, Mattin Joxe Leiza Larralderi dagokionez:

–Araubide juridikoa: funtzionarioa.

–Kargua: udal agentea.

–Egoera administratiboa: jarduenan.

–Aitortutako zerbitzuen data: 1999-11-27.

–Maila: C.

–Gradua: 4.

–Lanpostuko osagarria, %16,35.

–Berariazko osagarria, %45.

Beran, 2022ko uztailaren 27an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2210401