157. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KINTOA MANKOMUNITATEA

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Aurrekontua hasiera batean onesteko erabakia 2022ko 126. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, ekainaren 27an.

Jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu. 2022ko udal aurrekontua behin betiko onetsita dago.

Aplikatu beharreko araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikulua.

2022KO AURREKONTUA

Laburpena, kapitulu ekonomikoen arabera

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 53.417,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 45.950,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 190.000,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 67.839,00 euro.

Gastuak, guztira: 357.206,00 euro.

SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 1.000,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 82.289,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 263.822,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak eta kapitaleko beste diru-sarrera batzuk: 10.095,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 357.206,00 euro.

Baztanen, 2022ko uztailaren 19an.–Mankomunitate-burua, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2210295