157. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ-HIRIA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

2022ko uztailaren 27an, Miguel Ángel Iribarren Lacunza alkate udalburuak jarraian osorik ematen den ebazpena eman zuen.

Bat etorriz 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluarekin eta harekin bat heldu direnekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua), eta udal-mugartetik kanpora izanen naizenez,

EBAZTEN DUT:

1. Lehen alkateorde Idoia Insausti Larrearen esku uztea Alkatetza honi dagozkion eskumenak 2022ko uztailaren 29tik abuztuaren 7ra arte, biak barne.

2. Honen berri ematea Udalbatzari hurrengo osoko bilkuran eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Urrotz-Hirian, 2022ko uztailaren 27an.–Alkatea, Miguel Angel Iribarren Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L2210408