157. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Alejandro Toquero Gil hiri honetako alkate udalburua hiritik kanpo egonen denez aurtengo udako oporrak direla eta, beharrezkoa da neurriak hartzea egun horietan alkatea ordezteko.

Kontuan harturik Erregelamendu Organikoaren 24. eta 27. artikuluetan ezarritakoa, alkateordeei dagokie, beren izendapenaren ordenari jarraituz, alkatea ordeztea hura kanpoan, eri edo bere eskudantzietan jarduteko ezindurik dagoenean.

Eman dizkidaten ahalmenak erabiliz.

Horrenbestez, ebatzi dut:

1.–Ondoko alkateordeei eskuordetzan ematea Alkatetza honi dagozkion eginkizunak, 2022ko abuztuaren 1etik 21era bitartean, biak barne, legeek ezartzen dituzten mugak kontuan hartuz:

–Abuztuaren 1etik 7ra, biak barne, Fernando Ferrer Molina bigarren alkateordeari.

–Abuztuaren 8tik 14ra bitartean, biak barne, Anichu Agúera Angulo lehen alkateordeari.

–Abuztuaren 15etik 21era bitartean, biak barne, Zeus Pérez Pérez hirugarren alkateordeari.

2.–Dekretu honen berri ematea Udalaren Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo bilkuran; ukitutako udalkideari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, deustan ukatu gabe indarra hartzea sinatzen denetik aurrera.

Tuteran, 2022ko uztailaren 22an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2210293