157. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

254/2022 EBAZPENA, ekainaren 21ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira 2022-2023 ikasturtean Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren antolaketa eta jarduna arautuko duten jarraibideak.

Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofiziala azaroaren 15eko 339/1993 Foru Dekretuaren bidez sortu zen, bi helbururekin: alde batetik, araubide bereziko irakaskuntzak urrutiko modalitatean emateko eta, bestetik, Bigarren Hezkuntzako hizkuntzen curriculuma araubide bereziko irakaskuntzen curriculumarekin bateratzen duten ikastetxeetan lankidetza programa garatzeko. Bigarren Hezkuntzako ikastetxeekin egiten den lankidetzak Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialari izaera estrategikoa ematen dio irakasleek prestakuntza eta ziurtagiria lortzeko, baita unibertsitateko ikasleen ziurtagiriei buruz aholku emateko ere.

Abuztuaren 29ko 68/2018 Foru Dekretuaren bidez (haren bidez egokitu zen abenduaren 22ko 1041/2017 Errege Dekretua) ezarri ziren Nafarroan Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak ezarritako hizkuntzen irakaskuntzen oinarrizko mailako, tarteko mailako eta maila aurreratuko curriculumak.

Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren antolaketa eta jarduna 2022-2023 ikasturtean arautuko dituzten jarraibideak onesteko.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren antolaketak eta jardunak 2022-2023 ikasturtean bete beharko dituzten jarraibideak onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri dira.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Hezkuntza Departamentuaren web orrian argitaratzea (http://www.educacion.navarra.es/portal).

3. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

4. Ebazpen hau eta eranskina igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Atzerriko Hizkuntzen Atalera, eta Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialera.

Iruñean, 2022ko uztailaren 21ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

ERANSKINA

2022-2023 ikasturtean NUHEO-Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren antolaketa eta jarduna arautzeko jarraibideak

Aurkibidea:

I.–Urrutiko irakaskuntza: That’s English! ikastaroa.

II.–Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen arteko lankidetza programa.

III.–Irakasleen prestakuntzarako ingeles ikastaroak.

IV.–Lankidetza hitzarmenak unibertsitateekin.

V.–Ikastetxeko Urteko Programazio Orokorra (UPO).

VI.–Irakasleak.

VII.–Irakaslana koordinatzeko organoak.

VIII.–Antolaketari dagozkion alderdiak.

I.–Urrutiko irakaskuntza: That’s English! ikastaroa.

1.–Irakaskuntzak.

1.1. That’s English! ikastaroaren barnean, hizkuntza eskola ofizialen mailaketaren araberako A2 oinarrizko mailako, B1 eta B2 erdiko mailetako eta C1 maila aurreratuko ingeles ikasketak ematen dira, urrutiko modalitatean irakasteko behar diren curriculum-egokitzapenak eginda.

1.2. 2022-2023 ikasturtean, ikastaroak egitura hau izanen du:

MAILA

IKASTAROA

MODULUA

A2 oinarrizko maila

A2 oinarrizko mailako 1. kurtsoa

A2.1

A2.2

A2 oinarrizko mailako 2. kurtsoa

A2.3

A2.4

B1 tarteko maila

B1

B1.1

B1.2

B2 tarteko maila

B2 tarteko mailako 1. kurtsoa

B2.1

B2.2

B2 tarteko mailako 2. kurtsoa

B2.3

B2.4

C1 maila aurreratua

C1

C1.1

C1.2

1.3. Ziurtapena duten mailak gainditzeko probak (A2 oinarrizko maila, B1 tarteko maila, B2 tarteko maila eta C1 maila aurreratua) bat etorriko dira Nafarroako hizkuntza eskola ofizial guztiek maila horien ziurtagiria lortzeko ezartzen dituztenekin.

2.–Ikasleak onartzeko irizpideak.

2.1. Urrutiko irakaskuntza hauetan sartzeko, ezinbestekoa izanen da hamasei urte beterik izatea ikasketak hasten diren urtean.

2.2. A2 oinarrizko mailako eta B2 tarteko mailako bigarren ikasmailan eta B1 tarteko mailan eta C1 maila aurreratuan sartzeko, irakaskuntza hauetarako baldintza orokorrez gain, honako baldintza hauetako bat bete eta frogatu beharko da:

2.2.1. A2 oinarrizko mailan sartzeko:

–Irakaskuntza hauetako lehen kurtsoa gainditua izatea, modalitate presentzialean nahiz urrutikoan.

–Oinarrizko mailako 1. modulua gainditurik izatea. Kasu horretan, abenduko deialdian 2. modulua gainditu beharko da mailako bigarren kurtsoko moduluetan ebaluatua izateko.

–Dagokion mailan sartzeko proba gainditzea.

2.2.2. B1 tarteko mailan sartzeko:

–A2 oinarrizko maila gainditua izatea, modalitate presentzialean nahiz urrutikoan.

–Batxilergoko titulua izatea, bertan ingelesa ikasi bada atzerriko lehen hizkuntza gisa.

–That’s English! ikastaroko 1-5 moduluak edo A2.1-4 moduluak gaindituak izatea.

–Dagokion mailan sartzeko proba gainditzea.

2.2.3. B2 tarteko mailako lehen kurtsoan sartzeko:

–B1 tarteko maila gainditua izatea, modalitate presentzialean nahiz urrutikoan.

–That’s English! ikastaroko 6-8 moduluak edo B1.1-2 moduluak gaindituak izatea.

–Dagokion mailan sartzeko proba gainditzea.

2.2.4. B2 tarteko mailako bigarren kurtsoan sartzeko:

–B2.1 tarteko maila gainditua izatea, modalitate presentzialean nahiz urrutikoan.

–That’s English! ikastaroko 9-10 moduluak edo B2.1-2 moduluak gaindituak izatea.

–Dagokion mailan sartzeko proba gainditzea.

2.2.5. C1 maila aurreratuan sartzeko:

–B2.2 tarteko maila gainditua izatea, modalitate presentzialean nahiz urrutikoan.

–That’s English! ikastaroko 11 eta 12 moduluak edo B2.3-4 moduluak gaindituak izatea.

–Dagokion mailan sartzeko proba gainditzea.

Mailaketa proba honako hauentzat da: aurretik ingelesa jakinik, A2 oinarrizko mailako bigarren kurtsoan edo goragokoetan sartu nahi dutenentzat aurreko kurtsoak gainditu gabe. Aipatu proba ikasturtearen hasieran eginen da.

Mailaketa proba gainditzeak ez du ondorio akademikorik sortuko, eta 2022-2023 ikasturterako izanen du balioa.

Mailako proba bat gainditu ezean, ikasturte berean ezin izanen da goragoko mailan sartzeko probarik egin.

That’s English! ikastaroko ikasleak That’s English! programa Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren mailekin bateragarri egiten duen ingeles ikastaro batean matrikulatzen dira. Hala ere, Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko ikasle ofizialtzat joko dira, eta ezin izanen dira aldi berean hizkuntza berean matrikulatu beste hizkuntza eskola ofizial batean, ez ikasle ofizial gisa ez ikasle libre gisa.

2.3. Beren ingeles mailaren ziurtagiri ofiziala lortu ez duten edo lortu nahi ez duten ikasleak, A2.4, B1.2, eta B2.4 moduluak gainditu eta gero, hurrenez hurren, goragoko moduluan matrikulatzen ahalko dira: B1.1, B2.1 eta C1.1. Horrela, ikasleek ikasmailak gainditzen dituztela ziurtatuko da, nahiz eta ziurtagiririk ez izan.

3.–Matrikulazioa eta deialdi kopuruaren muga.

That’s English! ikastaroan matrikulatzeko epea 2022ko urriaren 31n bukatuko da. Bere webgunean argitaratuko ditu Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialak egoitza bakoitzerako matrikulazio-epeak.

Eskaintzen diren ikaspostuen kopurua mugatua denez, matrikularen hurrenkeraren arabera esleituko dira. Horri dagokionez, matrikularen inprimakia aurkeztu eta banketxeak balioztatutako ordainketa egiten denean joko da erabat egintzat matrikula.

Material didaktikoa Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialean emanen da, matrikula formalizatu ondoren betiere.

Aurreinskripzioa Internet bidez egiten ahalko da.

Izena aurrenekoz ematen duten ikasleek, dagozkion tasen ordainagiriaz gainera, Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia eta bi argazki erantsiko dizkiote matrikula orriari.

Mailakatze proba egitea eskatzen duenak ez du matrikula egiterik izanen emaitza jakin arte.

2022-2023 ikasturterako tarifak apirilaren 20ko 28/2022 Foru Aginduan ezarritakoak dira (5.2 puntua). That’s English! ikastaroa:

Zerbitzu orokorrak

10,18 euro

Aurreneko inskripzioa

23,99 euro

Matrikula

45,36 euro

Tarifa horiei aplikatzen ahal zaizkien murrizketak foru agindu horren 2. puntuan deskribatuta daude.

Matrikularako ordaindutako 45,36 euroak ez dira itzuliko baldin eta deuseztatzeko eskaera eskolak hasi ondoren aurkezten bada.

Zerbitzu orokorrengatik ordaintzen diren zenbatekoak ez dira itzuliko matrikula deuseztatzen bada.

Ikasleak bizilekua aldatzen duenean ikasturtean zehar, espedientearen lekualdaketa egiteko eskaerak jatorrizko ikastetxearen bidez tramitatuko dira, interesdunak eskaturik, destinoko ikastetxean ikasposturik badela berretsi eta gero.

Material didaktikoa: 2022/2023 ikasturterako, 198 euroko prezioa proposatzen da. Taula honetan jaso da prezioen laburpena:

EGOERA

2021-2022KO PREZIOAK

Matrikula arrunta

198,00 euro

Errepikatzaileak

100,00 euro

Familia ugari orokorra

100,00 euro

Familia ugari berezia

DOHAINIK

%33ko edo hortik gorako desgaitasuna dutenak

DOHAINIK

Administrazio publikoko funtzionarioak, bitarteko langileak edo lan-kontratudunak

100,00 euro

Terrorismoaren biktimak

DOHAINIK

Genero indarkeriako ekintzen biktimak, baita haien seme-alabak ere

DOHAINIK

Familia unitatea

100,00 euro

52 urtetik gorako langabeak

100,00 euro

Kasu bakar batean itzul liteke material didaktikoagatik eta tutoretzagatik ordaindutakoa: matrikula interesdunari ezin egotz dakizkiokeen arrazoiengatik deuseztatzen denean. Itzulketa eskatzeko epea 2022ko abenduaren 15ean bukatuko da.

4.–Tutoretzarako ikastetxeak.

2022-2023 ikasturtean, tutoretzarako ikastetxe hauek izanen dira:

IKASTETXEA

HERRIA

MAILAK

Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren egoitza

Iruña

A1, A2, B1, B2.1, B2.2, C1

Alhama BHI

Corella

A1, A2, B1

Lizarraldea BHI

Lizarra

A1, A2, B1, B2.1, B2.2

Sierra de Leyre BHI

Zangoza

A1, A2, B1, B2.1, B2.2

Mendaur DBHI

Doneztebe

A1, A2, B1, B2.1, B2.2, C1

Tafallako IBP

Tafalla

A1, A2, B1, B2.1, B2.2, C1

Valle del Ebro BHI

Tutera

A1, A2, B1, B2.1, B2.2, C1

Ribera del Arga BHI

Azkoien

A1, A2, B1, B2.1, B2.2

Altsasu BHI

Altsasu

A1, A2, B1, B2.1, B2.2

El Camino DBHI

Viana

A1, A2, B1, B2.1, B2.2

5.–That’s English! ikastaroa ematen duten irakasle tutoreak.

That’s English! ikastaroa ematen duten irakasleak Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen edo Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegokoak izanen dira. Eskualdeetarako ezarritako Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan, berriz, Bigarren Hezkuntzako institutuetako plantillako irakasleek emanen dute, beren ohiko ordutegian, ikasturte osoan eskaintza horretan ariko direla konpromisoa hartuta, bai ikasleen tutoretzari bai ebaluazioari dagokien guztian.

Irakasle tutoreak, bere ordutegiaren barrenean, astero ordubete eginen du talde bakoitzarekin ahozko praktikako saioa egiteko A2 oinarrizko mailan, eta astean bi ordu, bai tarteko mailetan, bai maila aurreratuan. Horretaz aparte, 30 minutu eginen ditu A2 oinarrizko mailako kurtso guztietan, 30 minutu tarteko mailako kurtsoetako bakoitzean eta ordubete C1 maila aurreratuan, idatzizko jarduerak eta moduluko probak zuzentzeko, idatzizko azterketak zaintzeko eta zuzentzeko, eta ahozko proben epaimahaietan esku hartzeko. Halaber, irakasle tutoreak deitutako koordinazio-bileretara ere joan beharko du.

6.–Tutoretza-arreta.

Ikasleek, ikasturtean zehar, ordubeteko saioa izanen dute astean tutorearekin A2 oinarrizko mailan, eta bi orduko saioa B1 eta B2 tarteko mailetako kurtsoetan eta C1 maila aurreratuan. Saioak taldean eginen dira, eta borondatezkoa izanen da haietara joatea. Dena dela, hilabeteko kontrola eginen da ikasleak zenbat saiotara joaten diren aztertzeko.

7.–Material didaktikoak.

Urrutiko Hezkuntzaren Berrikuntzarako eta Garapenerako Zentroak eta Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialak zuzendu eta koordinatuko dute material didaktikoen banaketa.

Ikasle berriak matrikulatu den kurtsoari dagokion material guztia jasoko du (testuliburuak, material osagarriak eta ikus-entzunezko materiala), eta, horrekin batera, jarraibide osagarriak.

Kurtsoa errepikatzen duten ikasleek matrikulatu diren kurtsoko jarduera-koadernoa eta gidaliburu osagarria jasoko dituzte.

8.–Ebaluazioa.

Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofiziala arduratuko da modulu guztien ebaluazio proben antolaketaz, aplikazioaz eta zuzenketaz.

Kurtso bateko edozein modulu gainditzeak, automatikoki, kurtso bereko aurrekoak gainditzea dakar berekin. Edonola ere, kurtso bat gainditzeko, kurtso horretako azken modulua gainditu behar da.

Ikasturtean zehar idatzizko ebaluazio proba batzuk eginen dira A2 oinarrizko mailan, B1 eta B2 tarteko mailetan eta C1 maila aurreratuan, Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialak ezartzen duen egutegiaren arabera.

Modulu bakoitza gainditzeak akreditazio bat lortzea dakar. Akreditazio horrek gainditutako proben balio iraunkorra bermatuko du hezkuntza modalitate honen ondorioetarako.

Ziurtapena duten mailak gainditzeko probak (A2 oinarrizko maila, B1 tarteko maila, B2 tarteko maila eta C1 maila aurreratua) bat etorriko dira Nafarroako hizkuntza eskola ofizial guztiek maila horien ziurtagiria lortzeko ezartzen dituztenekin.

9.–Erreklamazioak.

Argibideak eskatzeko edo bidezko erreklamazioak egiteko prozedura 49/2013 Foru Aginduaren VI. kapituluan araututakoa izanen da (kapitulu hori 61/2021 Foru Aginduaren bidez aldatu da).

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearekin bat, ikasleek eskubidea izanen dute ebaluazio prozeduretako agiriak ikusteko eta horien kopia eskuratzeko. Ikastetxeek zerbitzu hori gauzatzeko behar den berariazko prozedura (komunikazio bideak, eskaera epeak, entrega epeak, tasak...) arautu beharko dute plangintza instituzionalaren agirietan.

10.–Exam Prep ikastaroa.

10.1. Irakaskuntzak.

Exam Prep online ikastaro trinko bat da, B2 tarteko mailako eta C1 maila aurreratuko ingeles-ziurtapeneko proba ofizialak prestatzeko.

That‘s English! programaren ikastaro berezia da, %100 online ematen dena, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak sortua. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin eta Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialarekin (NUHEO) lankidetzan garatzen da, eta hura arduratuko da ikastaroaren tutoretza-arretaz.

1.2. 2022-2023 ikasturtean, ikastaroak egitura hau izanen du:

MAILA

KURTSOA

B2 tarteko maila

B2

C1 maila aurreratua

C1

10.2. Ikasleak onartzeko irizpideak.

Honako hauek dira irakaskuntza horietan sartzeko baldintzak:

–16 urtetik gorakoa izatea.

–Nafarroan bizitzea.

–Inskripzio prozesuaren parte den nahitaezko mailaketa proba egitea.

10.3. Inskripzio prozedura.

Inskripzioa online eginen da bakarrik, examprep.com web-orriaren bidez.

Inskribatu ahal izateko, ezinbestekoa da goian aipatutako baldintzak betetzea.

Ikasleak mailaketa proba egin beharko du ikastaroa ordaindu aurretik. Proba horrek erabakiko du ikaslea gai den ala ez ikastaroan sartzeko eta zein kurtsotan eman dezakeen izena.

Informazio hori proba egiteko pantailan bertan emanen da, bai eta posta elektronikoaren bidez ere. Ikasleak bi leku horietatik hasten ahalko du datu pertsonalak grabatzeko, nahiago duen txanda hautatzeko, baldintzak onartzeko, datuak babesteko eta ordaintzeko prozesua.

Ordainketa behar bezala egin ondoren, ikasleak bere ikaspostua bermatuta izanen du esleitutako kurtsoan eta hautatutako txandan (goizez edo arratsaldez).

10.4. Mailaketa proba.

Proba 50 galderako test bat da, eta ikasleak gehienez ere 10 minutuan erantzun beharko du, jarraibide hauek kontuan hartuta:

Proba egiteko saialdi bat bakarra izanen da.

Ikasleak Interneteko konexio egonkorra izan beharko du.

Ezin da kanpoko laguntzarik erabili.

Proba egiten den bitartean, ikasleak denbora-markagailu bat izanen du pantailan, proba bukatzeko geratzen zaion denbora adierazteko. Proba ezarritako denboran bukatu ezean, ez da emaitza gordeko.

Galdera bati erantzun eta hurrengora igaroz gero, ezin izanen da atzera egin.

Behin proba hasia dela, ezin da web-orria freskatu; hala eginez gero, probak errorea emanen du, eta ezin izanen da bukatu.

Azken galderan “Bidali” sakatzen denean bakarrik adieraziko da gai den eta, hala bada, ikaslea zein kurtsotan eman dezakeen izena.

Ikasleak proban zehar arazoren bat baldin badu, laguntza zerbitzuarekin harremanetan jarri beharko da, contacto@thatsenglish.com helbidearen bitartez, gertatu dena zehaztuta.

10.5. Matrikularen ordainketa.

Honako hau da 2022-23 ikasturterako tarifa:

Matrikula

150 euro

TPV birtualaren bidez soilik ordaintzen ahalko da; ordainketa egitean, ikaslea BBVA banketxearen ordainketa-pasabidera bideratuko da. Ikasleari eskatuko zaio dagozkion eremuak betetzeko, banku-txartelaren zenbakia, iraungitze-data eta kontrol-zenbakia adierazita. Ordainketa-prozesuaren etapak erabat enkriptatuta eta babestuta daude. Eskariarekin eta txartel-zenbakiarekin lotutako informazioa ez doa zifratu gabe Interneten. Txartelaren zenbakia ez da inprimatzen dokumentuetan, fakturetan, kreditu-txartelen ordainagirietan edo bestelako egiaztagirietan.

10.6. Dokumentazioa entregatzea.

Ordainketa egin ondoren, bi mezu bidaliko zaizkio ikasleari: bat ordainketaren ordainagiriarekin, eta bestea, dokumentazioa entregatzeko jarraibideekin.

Ikasleak hiru lanegun izanen ditu eoidna@thatsenglish.com helbidera mezu elektroniko bat bidaltzeko, eskaneatutako dokumentu hauek erantsita:

–NANa, AIZa edo pasaportea.

–Nafarroan bizi dela egiaztatzen duen dokumentazioa.

10.7. Zerbitzurako sarbidea.

Prestakuntza-plataforman sartzeko gakoak ikastaroa hasi baino egun bat lehenago bidaliko dira, gutxienez, ikasleak izena ematean emandako helbide elektronikora.

10.8. Tutoretza-saioak.

Tutoretza-saioak bideokonferentziaren bidez baino ez dira eginen. Tutoretza-saioen ordutegiak eta antolaketa Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialak zehaztuko ditu ikastaroa hasi aurretik.

10.9. Ebaluazioa.

Ikastaroan sartzen da Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren ziurtapen ofizialerako proba egiteko aukera, dagokion mailakoa.

Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofiziala arduratuko da ebaluazio proben antolaketaz, aplikazioaz eta zuzenketaz.

10.10. Erreklamazioak.

Argibideak eskatzeko edo bidezko erreklamazioak egiteko prozedura 49/2013 Foru Aginduaren VI. kapituluan araututakoa izanen da (61/2021 Foru Aginduaren bidez aldatu da).

10.11. Atzera egiteko eskubidea.

Atzera egiteko eskubidea baliatu nahi duen ikasleak 14 egun naturaleko epea izanen du, inskripzioa ordaintzen den egunetik aurrera. Eskubide horretaz baliatzeko, hau egin beharko du:

1. Atzera egiteko eskaera devoluciones@thatsenglish.com helbide elektronikora bidali.

2. Epeak zuzenak direla eta zerbitzua erabili ez dela egiaztatu ondoren, diru-zenbatekoa itzuliko da, ikasleak ordaintzeko erabili zuen metodo bera erabiliz.

Atzera egiteko eskubidea ez da aplikatuko ikasleak zerbitzuak erabili baditu.

Atzera egiteko epea bukatuta, ikasleari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik soilik itzuliko da inskripzioagatik ordaindutakoa. Ez da itzulketa-eskaerarik onartuko ikasleari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik.

II.–Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen arteko lankidetza programa

1.–Lankidetzaren xede diren irakaskuntzak eta hizkuntzak.

1.1. Ezaugarriak.

Hizkuntzen irakaskuntza-ikaskuntzak ezaugarri batzuk ditu araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzetan eta beste batzuk Bigarren Hezkuntzakoetan. Nolanahi ere, biek dituzte hizkuntza helburu eta eduki komun batzuk, ikaskuntza-prozesua bateragarri egiteko aukera ematen dutenak. Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialarekin lankidetzan aritzeko programari esker, Bigarren Hezkuntzako ikasleek ikasten dituzten hizkuntzen ziurtapen ofizialak izan ditzakete. Maila jakin batzuetako ziurtapena lortzeko, beharrezkoa izanen da kasuan kasuko proba gainditzea.

2022-2023 ikasturtean lankidetzaren barrenean sartzen diren hizkuntzak alemana, euskara, frantsesa eta ingelesa izanen dira.

Abuztuaren 29ko 68/2018 Foru Dekretuan ezartzen dira araubide bereziko hizkuntzen irakaskuntzetako curriculumak.

Irakaskuntza horiek kasuan kasuko hizkuntzaren ohiko ordutegian jasoko dituzte ikasleek, bigarren hezkuntzako ikastetxeetako irakasleek emanik.

Programa honetarako laguntza klaseak antolatzen badira, borondatezkoak izanen dira ikasleentzat.

1.2. Mailen egokitzapena.

1.2.1. Oro har, araubide bateko eta besteko irakaskuntzak batera eginez gero, mailen egokitzapen hauek ezarriko dira:

EGOKITZAPEN OROKORRAK

Alemana Atz. Hizk. 2

NUHEOko maila

Bigarren Hezkuntzako maila

A2 oinarrizko maila

DBHko 3. eta 4. mailak

B1 tarteko maila

DBHko 4. maila / Batxilergoa

Frantsesa AH2

NUHEOko maila

Bigarren Hezkuntzako maila

A2 oinarrizko maila

DBHko 3. eta 4. mailak / LH

B1 tarteko maila

DBHko 4. maila / Batxilergoa / LH

B2 tarteko maila

Batxilergoa

Euskara. A eredua

NUHEOko maila

Bigarren Hezkuntzako maila

A2 oinarrizko maila

DBHko 3. eta 4. mailak

B1 tarteko maila

DBHko 4. maila / Batxilergoa

B2 tarteko maila

Batxilergoa

Euskara. D eredua

NUHEOko maila

Bigarren Hezkuntzako maila

B2 tarteko maila

DBHko 4. maila (Batxilergorik eskaintzen ez duten ikastetxeetarako) / LH

B2 tarteko maila/C1 maila aurreratua

Batxilergoa / LH

Ingelesa

NUHEOko maila

Bigarren Hezkuntzako maila

B1 tarteko maila

DBHko 4. maila / Batxilergoa / LH

B2 tarteko maila

Batxilergoa / LH / Goi mailako ikasketak /

British Programako DBHko 4. maila eta Bigarren Hezkuntza Eleaniztuna

C1 maila aurreratua

Goi mailako ikasketak / British-etik eta Bigarren Hezkuntza Eleaniztunetik datorren Batxilergoa

Egokitzapen orokor hauek erabiliko dira Bigarren Hezkuntzako irakasleen konpentsazio orduak, lankidetza programakoak, ezartzeko, eranskin honen II.7.2 puntuan deskribatzen den moduan.

Arestian adierazitakoa gorabehera, gerta daiteke ikastetxe laguntzaile batean matrikulatutako ikasleek halako biografia linguistikoa izatea non zilegi baitute goragoko beste maila bateko ziurtagiria eskuratzea. Horrelakoetan, ikasleek dagokion hizkuntzako ziurtagiria lortzeko aukera izanen dute. Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofiziala arduratuko da egokitzapen aurreratuetako ikasle horietaz.

1.2.2. LHko ikastetxeen egokitzapenak ikastetxe bakoitzaren berezitasunen arabera aztertuko dira.

2.–Beste jarraibide batzuk.

2.1. “Ez gai” kalifikazioa jasotzen duten ikasleek maila errepikatzen ahalko dute, Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren ikastetxe laguntzaile batean jarraitzen badu.

2.2. NUHEOko lankidetza programan aurrenekoz sartzen diren ikasleak kasuan kasuko mailan matrikula daitezke, indarra duten egokitzapenen arabera, HEOko aurreko maila frogatu beharrik gabe.

2.3. Atzerrian ikasturte bat egin behar duten ikastetxe baimendu bateko ikasleak NUHEOren nazioarteko programan matrikulatzen ahalko dira, eta oro har ezarritako baldintzak betez egin beharko dute matrikula.

3.–Ikastetxe laguntzaileak baimentzea.

Programan parte hartu nahi duten ikastetxeek Hezkuntza Departamentuari eskatu beharko diote baimena, urriaren 18ko 583/1995 Foru Aginduan ezarritakoari jarraikiz, eta

NUHEOrekiko lankidetza zein mailatan hasi nahi duten zehaztuko dute. Eskaera ikastetxeko zuzendariak egin behar du, Eskola Kontseiluaren oniritziarekin betiere.

Hezkuntza Departamentuak horri buruzko ebazpena emanen du, eta, horretarako, Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren txostenak hartuko ditu kontuan.

Lankidetzan hasirik dauden ikastetxeek konpromisoari eutsi beharko diote, programan hasi eta hizkuntza ikasten ari diren ikasleek ikastetxeari baimendu zaion heziketa amaitu arte behintzat, baldin eta ikasleek modu egokian aurreratzen badute.

Ikastetxe laguntzaileak bermatu beharko du ikasleek goragoko mailetan jarraituko dutela programan matrikulatu ondoren, Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialak hizkuntza horretan eskaintzen dituen mailak osatu arte.

4.–Ikasleak.

4.1. Onarpena eta matrikulazioa.

a) Hezkuntza Departamentuaren baimena duten Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleentzat borondatezkoa da programa honetan parte hartzea.

b) Ikasleek, haien ikastetxeko irakasleen bidez, Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialean tramitatu beharko dute matrikula, eta, horretarako, Hezkuntza Departamentuak irakaskuntza horietarako ezartzen dituen tarifak ordaindu beharko dituzte.

c) Atzerrian ikasturte bat egin behar duten ikastetxe baimendu bateko ikasleek NUHEOn tramitatuko dute matrikula zuzenean.

d) Zerbitzu orokorren kontzeptu gisa edo aurreneko inksripziorako ordaindutako tasak ez dira itzuliko.

e) Ikasleak ezin izanen dira hizkuntza berean matrikulatu beste hizkuntza eskola ofizial batean aldi berean.

4.2. Matrikulari uko egitea.

a) Edozein ikaslek eska diezaioke, martxoaren 31ra arte, bere espediente akademikoan agertzen den hizkuntza eskola ofizialeko zuzendaritzari kasuan kasuko matrikulari uko egitea.

b) Hori tramitatu ondoren, matrikulari egindako ukoa ikaslearen espediente akademikoan jasota geratuko da diligentzia baten bidez, eta ulertuko da ikasturte hori ez dela zenbatuko ikasturtea errepikatzearen ondorioetarako.

c) Irakaskuntza hauek dituzten kurtsoetako bakoitzean behin baizik ez zaio uko egiten ahalko matrikulari.

d) Matrikula baliogabetuz gero ikastetxeari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, ordaindutako tasak ez dira itzuli beharko.

4.3. Bateratzeak.

Ikastetxe laguntzaile bakoitzak erabakiko du zein den barne antolamendurako formula aproposena bere plantillaren ezaugarri eta aukeretarako.

5.–Ebaluazioa.

5.1. Eskualdekatzea, azterketak egin ahal izateko.

Programako ikastetxeak hainbeste direnez eta hain sakabanaturik daudenez, eskualdeak sortuko dira azterketak egiteko (idatzizkoak eta ahozkoak). Hori dela eta, kasua bada, hizkuntza bakoitzerako eskualdeburutzat jotzen diren ikastetxeetara joan beharko dute ikasle-irakasleek.

Ahozko probak ikastetxean bertan eginen dira. Dena dela, ebaluatu beharreko ikasle kopurua hamarretik beherakoa bada, ikaslearen jatorrizko ikastetxea ez den beste batean egitea erabaki daiteke.

5.2. Proben antolaketa eta aplikazioa.

Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleek antolatuko, aplikatuko eta zuzenduko dituzte idatzizko probak. Bigarren Hezkuntzako irakasle laguntzaileek idatzizko azterketak zuzentzen eta ahozko probarako epaimahaietan parte hartuko dute, Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko behar den departamentu didaktikoarekin koordinatuta.

Idatzizko azken probak deialdi bateratuan eginen dira, Nafarroako gainerako hizkuntza eskola ofizial guztiek egiten dituzten egun eta ordu berean. Antolaketa dela eta, behin Hezkuntza Departamentuak kalkulatuta zer behar dauden, egun desberdinak zehazten ahalko dira testu idatzien produkzioko eta koprodukzioko hizkuntza jarduerak eta idatzizko bitartekaritzakoak egiteko, zeinak ebazpen bidez urtero ezartzen den ziurtapen proben egutegian sartuko baitira.

Ahozko proba egiteko epaimahai mistoak eratuko dira, eta, haietan, Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasle bat edo eskualdeko irakasle koordinatzaile bat eta Bigarren Hezkuntzako irakasle bat egonen dira. Salbuespen gisa, epaimahaian Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko bi irakasle egon litezke, edo Hezkuntza Departamentuak baimendutako irakasle funtzionarioak. Azken kalifikazioaren erantzukizuna Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko kasuan kasuko departamentu didaktikoari dagokio.

Idatzizko probak egiteko, NUHEOko zuzendaritzak Bigarren Hezkuntzako ikastetxe laguntzaileei eskatzen ahalko die laguntza, baita irakasle ez diren laguntzako langileei ere.

5.3. Erreklamazioak.

Argibideak eskatzeko edo bidezko erreklamazioak egiteko prozedura 49/2013 Foru Aginduaren VI. kapituluan araututakoa izanen da (61/2021 Foru Aginduaren bidez aldatu da).

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearekin, ikasleek edo, adingabeak izanez gero, gurasoek edo legezko tutoreek, eskubidea izanen dute ebaluazio prozeduretako agiriak ikusteko eta horien kopia eskuratzeko.

Ikastetxeek zerbitzu hori gauzatzeko behar den berariazko prozedura (komunikazio bideak, eskaera epeak, entrega epeak, tasak...) arautu beharko dute plangintza instituzionalaren agirietan.

6.–Bigarren Hezkuntzako programa koordinatzea.

Jarduketa-plan bat ezarri da Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren eta programako ikastetxe laguntzaileen arteko koordinaziorako:

6.1. Koordinazio lanak.

Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialak ezarriko ditu Bigarren Hezkuntzako irakasle laguntzaileekin koordinatzeko lanak eta egutegia. Horretarako, bitarteko elektronikoak erabiliko dira lehentasunez, eta, ahal dela, joan-etorriak saihestuko dira.

Koordinazioak, besteak beste, alderdi hauei helduko die:

–Programazioaren jarraipena egitea eta nola gauzatu den baloratzea.

–Trebetasunak eskuratzeko erabilitako materialak eta jarduerak egokiak diren baloratzea.

–Ebaluazio irizpideak aztertu eta baloratzea.

–Entsegu probak aztertu eta baloratzea (adibidez, ahozko azterketaren simulazioak).

–Ahozko adierazpena ebaluatzeko probak egiteko euskarriak aztertzea.

6.2. Eskualdeetako koordinazio lana.

Bigarren Hezkuntzako lankidetza programako eskualdeekin koordinatzeko, Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialak eskualdeko koordinatzaile bat izanen du. Koordinatzailea bere destinoko ikastetxetik arituko da lanean, eta ikasturte akademiko osoarekin lotutako jarduketetarako izendatuko da, iraileko azterketen deialdia barnean dela. Eskualdeko koordinatzaileak Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko zereginei dagozkien eskola-orduak eta ordu osagarriak izanen ditu esleituak.

Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren lanak deszentralizatzea eta irakasle laguntzaileei programa gauzatzeko erraztasunak ematea izanen da eskualdeetako koordinazioaren helburua.

2022-2023 ikasturterako, ikastetxe hauetatik eginen da eskualdeko koordinazio-lana:

HIZKUNTZA

BHI

ESKUALDEA

EUSKARA

Lekaroz

Iparraldea

Valle del Ebro

Erribera

Mendaur

Altsasu

INGELESA

Sarriguren

Altsasu

Lizarrerria

Lizarra

Valle del Ebro

Erribera

Mendaur

Iparraldea

FRANTSESA

Toki Ona

Iparraldea

NUHEO

Lizarra

Iruñerriko ikastetxeetako koordinazioa Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren egoitzatik eginen da.

6.3. Eskualdeko koordinatzailearen eginkizunak hauexek dira:

Irailaren 1etik iraileko deialdi bereziaren ebaluazioa bukatzen den arte, eskualdeetako koordinatzaileek honako eginkizun hauek beteko dituzte:

–Programa koordinatzea bere eskualdeko ikastetxeetako irakasle laguntzaileekin, Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko kasuko departamentuko buruaren jarraibideekin bat.

–Informazioa kudeatzea eta Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren eta programako irakasle laguntzaileen arteko lotura gisa lan egitea.

–Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialarekin eta Hezkuntza Departamentuarekin lankidetzan aritzea bere eskualdean programa betetzearekin zerikusia duten alderdietan.

–Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialarekin lankidetzan aritzea matrikula kudeatzen eta programaren antolaketa eta logistika lanetan.

–Txostenak eta hobekuntzarako proposamenak egitea prestatuko duten azken memoria baten bidez.

–Ikasleen ebaluazioa egiten laguntzea.

Ebaluazio prozesuarekin loturiko eginkizunak hauek dira:

–Ahozko azken azterketen egutegia eta ordutegiak antolatzea.

–Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofiziala ordezkatzea ahozko azterketetarako epaimahaietan.

–Idatzizko azterketak administratzea bere eskumeneko ikastetxeetan.

–Bere koordinaziopeko eskualdean idatzizko azterketen lehen zuzenketa kudeatzea eta bertan parte hartzea, kasuan kasuko departamentuaren jarraibideekin bat.

–Eskola bakoitzak deituriko estandarizazio bileretara joatea.

–Estandarizazio saioak antolatzea irakasle laguntzaileentzat.

–Bere eskualdeko proba orientagarriak edo proba-saioak kudeatzea, idatzizkoak zein ahozkoak izan.

–Probak berrikusteko eskaerei erantzutea, zuzenketarako erabilitako deskribatzaileak azalduz.

Eskualdeko irakasle laguntzaileekin koordinatzeko, bitarteko birtualak erabiltzeko ahalegina eginen da, komunikazioa errazteko eta joan-etorriak ahalik eta gutxien izan daitezen.

7.–Irakasle laguntzaileak.

Irakasle laguntzaileak dira Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialarekiko lankidetza programa Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan ematen dutenak.

7.1. Irakasle laguntzaileek eginkizun eta betebehar hauek izanen dituzte:

–Programan matrikulatutako ikasleak prestatzea kasuan kasuko hizkuntza irakaskuntzen ziurtagiria lortzeko.

–Koordinazio jardueretan parte hartzea eta programatutako estandarizazio lanak egitea.

–Ikasleen ebaluazioan parte hartzea, bai proba orientagarrietan (idatzizkoak eta ahozkoak), bai ziurtapen probetan (zaintza, idatzizko proben zuzenketa eta ahozko probetarako epaimahaiak).

–Ikasleei matrikulazio eta ebaluazio prozesuetan informazioa emateko lanean laguntzea.

7.2. Curriculumak bateragarri egiteko programa honetan lankidetzan aritzeak konpentsazio hauek ekarriko ditu, egokitzapen orokor hauekin bat:

MAILA BAKOITZEKO

10 ikasletik 25 ikaslera bitarte

ordu bat

26 ikasletik 50 ikaslera bitarte

+ ordu bat

51 ikasletik 75 ikaslera bitarte

+ ordu bat

76 ikasletik 100 ikaslera bitarte

+ ordu bat

Horrela, hurrenez hurren, 25 ikasletik behin

+ ordu bat

Halaber, Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialarekin lankidetzan aritzen diren eta 10 ikaslera iristen ez diren hizkuntza departamentuetan, gutxienez eskola-ordu bat emanen da hizkuntza bakoitzeko.

Azkenik, hizkuntza batean bi hizkuntza maila baino gehiago ematen badira, ezin izanen ditu bi eskola-ordu baino gutxiago izan.

7.3. Irakasleen ohiko ordutegitik kanpo egiten diren lanak.

–Ziurtapen azterketetan zainketa lana egitea.

–Idatzizko ziurtapen azterketak zuzentzea.

–Ahozko ziurtapen probetarako epaimahaiak.

Sare publikoko ikastetxeetako irakasle laguntzaile guztiek urtean gutxienez 5 lanordu emanen dituzte HEOko ziurtapen probekin zerikusia duten zereginetan, bai deialdi arruntean, bai berezian, esleituta duten eskolako konpentsazio-ordu bakoitzeko. Nafarroako Gobernuaren epaimahaiei buruzko araudian ezarritakoaren arabera konpentsatuko dira ekonomikoki gutxieneko kopuru hori gainditzen duten orduak.

NUHEOren departamentu bakoitzeko buruak bere irizpidearen arabera esleituko ditu goian aipatutako zereginak.

III.–Irakasleen prestakuntzarako ingeles ikastaroak

Atzerriko hizkuntzak irakasteko behar den hizkuntza ziurtapena errazteko asmoz eta irakasleen hizkuntza gaitasuna hobetzeko helburuz, Hezkuntza Departamentuak C1 maila aurreratuko hizkuntza ikastaroak antolatzen ditu Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialean, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko ikastetxe publiko eta itunduetan jarduten duten irakasleei zuzenduta, baita NUPeko irakasleei eta UHUNek Nafarroan dituen ikastetxeetako irakasleei ere.

Jatorriz irakasleentzat ziren ikastaro hauetan ikaspostu hutsik geratzen bada, horiek jendeari oro har eskainiko zaizkio.

1.–Ikastaro motak eta ezaugarriak.

1.1. Ikastaroek bi saio presentzial izanen dituzte astean, ordu eta erdikoak, eta, horren osagarri, irakasleei online arreta emateko bi ordu, 2022ko irailetik 2022ko maiatzera bitarte.

1.2. Tokian tokiko ingeles ikastaroak irakasleentzat.

Ingeles ikastaroak antolatuko dira B2.2 eta C1 mailak ziurtatzeko, Nafarroako ILZekin elkarlanean. 2022-2023 ikasturterako eskainitako taldeak eta mailak udalerri hauetako eskariaren arabera ezarriko dira: Altsasu, Corella, Lekaroz, San Adrián eta Tafalla.

Hezkuntza Departamentua arduratuko da ikastaro horiek antolatzeaz eta emateaz. NUHEOk eginen ditu ikasle horien matrikulak eta ziurtapen probak, eta Ingeleseko Departamentuko irakasleek kudeatuko dute ikaskuntza prozesua.

2.–Egiaztapena.

Bi deialdi ezartzen dira kasuan kasuko mailaren ziurtapen proba gainditzeko. Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetako ziurtapen proba bateratuen deialdiak egiten diren egun beretan eginen dira, eta modu berean.

3.–Erreklamazioak.

Argibideak eskatzeko edo bidezko erreklamazioak egiteko prozedura 49/2013 Foru Aginduaren VI. kapituluan araututakoa izanen da (61/2021 Foru Aginduaren bidez aldatu da).

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearekin, ikasleek edo, adingabeak izanez gero, gurasoek edo legezko tutoreek, eskubidea izanen dute ebaluazio prozeduretako agiriak ikusteko eta horien kopia eskuratzeko. Ikastetxeek zerbitzu hori gauzatzeko behar den berariazko prozedura (komunikazio bideak, eskaera epeak, entrega epeak, tasak...) arautu beharko dute plangintza instituzionalaren agirietan.

4.–Bertaratzea.

Ikastaro horietako ikasleek, ikastaroa errepikatzeko eskubidea izateko, eskolen %80ra bertaratzeko betebeharra konplitu behar dute, bai eta bi deialdietan (arrunta eta berezia) aurkeztu ere trebetasun guztietara. Hezkuntza Departamentuak ezarriko du zer prozedura bete behar den irakasleentzako tokian tokiko ingeles ikastaroetako ikasleen bertaratzea kontrolatzeko. Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialak kontrolatuko du bere egoitzako ikastaroetara joaten diren irakasleen bertaratzea.

5.–Parte hartzeko baldintzak.

5.1. Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako mailetako irakasle izatea, jardunean, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko ikastetxe publikoetan edo itunduetan, edo haur-eskoletako irakasle, NUPeko unibertsitate-irakasle, edo UHUNek Nafarroan dituen zentro bateko irakaslea.

Ikasturtea hasi aurretik, NUHEOk Hezkuntza Departamentuari matrikulatutakoen zerrenda igorriko dio, ikus dezan.

5.2. Kasuan kasuko aurreko maila gainditurik izatea. Horretarako, hauetako prozeduraren bati jarraituko zaio:

5.2.1. Hizkuntza baten jakintza maila ziurtatzea, otsailaren 28ko 30/2011 Foru Aginduaren eranskinean jasotako titulazioen bidez (foru agindu hori apirilaren 10eko 30/2018 Foru Aginduak aldatu zuen).

5.2.2. Ikastaroa gainditzea: Hizkuntza-jarduera guztiak gainditu beharko dira gutxienez % 50eko puntuazioarekin, urriaren 11ko 430/2021 Ebazpenaren eranskinaren arabera.

5.2.3. Maisu-maistren kidegoko ingeleseko irakasleek ez dute zertan frogatu hizkuntza maila C1 mailan sartzeko.

6.–Onarpena eta matrikula.

6.1. Ikastaroen eskaintza irakasleen prestakuntzarako web-orrian, NUHEOren web-orrian eta Hezkuntzako Atarian argitaratuko da.

Matrikula NUHEOren web-orriaren bidez eginen da, egindako eskaeren arabera taldeak ezarri ondoren.

2022-2023 ikasturterako tarifak apirilaren 20ko 28/2022 Foru Aginduan ezarritakoak dira:

5.3. Ingeleseko B2 eta C1 mailetako egiaztapena lortzeko ikastaroetako matrikula, Hezkuntza Departamentuaren eta hezkuntzako beste erakunde batzuen menpeko ikastetxeetako irakasleei zuzenduak:

–Azterketa eskubideak: 52,41 euro.

–Tasak materialarengatik eta erreprografiarengatik: 25,20 euro gehienez.

6.2. Ohiko matrikula publiko orokorrarentzat, hasiera batean irakasleentzat diren ingeleseko B2 eta C1 ikastaroetan hutsik geratu diren postuetan:

–Zerbitzu orokorrak: 10,18 euro.

–Lehen inskripzioa: 23,99 euro.

–Ikastaro presentzial bakoitzeko matrikula: 149,18 euro.

–Tasak materialarengatik eta erreprografiarengatik: 25,20 euro gehienez.

IV.–Lankidetza hitzarmenak unibertsitateekin

Hezkuntza Departamentuak, Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren bidez, alemaneko, euskarako, frantseseko eta ingeleseko B2ko eta C1eko ziurtagiri ofizialak eskuratzeko prozesua erraztuko die Nafarroako Unibertsitate Publikoko eta Nafarroako Unibertsitateko ikasleei.

Bi unibertsitateetako ikasleek, programa honi heltzen diotenean, bi deialditarako eskubidea izanen dute, bata arrunta eta bestea apartekoa, ikasturte bakoitzean. Deialdi horiek Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetako ziurtapen proba bateratuen deialdiak egiten diren egun beretan eginen dira, eta modu berean.

Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialak “online” arreta pertsonalizatua emanen die matrikulatutako ikasleei. Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren plataforma birtualera sartzeko aukera izanen dute ikasle horiek.

Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialak antolaketari buruzko kontuak koordinatuko ditu unibertsitateekin, matrikulari, koordinazioari eta proben aplikazioari dagokienez.

Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofiziala arduratuko da, unibertsitateekin elkarlanean, ikasle horien matrikula eta ziurtapen probak antolatzeaz. Proba horiek Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetako ziurtapen proba bateratuak egiten diren egun beretan eginen dira, eta modu berean.

V.–Ikastetxeko Urteko Programazio Orokorra (UPO)

Zuzendaritza taldeak Urteko Programazio Orokorra eginen du, ikasturtea hasi baino lehen, departamentuen proposamenak eta Hezkuntza Departamentuak ezartzen dituen helburuak eta lan planak aintzat hartuta. Hezkuntza jarduerak modu koordinatuan gauzatzen direla bermatuko du programa horrek, eta hauek jasoko ditu:

1.–Ikastetxeko ordutegi orokorra.

Ikastetxeko ordutegi orokorra zuzendaritza taldeak eginen du, eta kontuan hartuko du ikastetxearen jarduna astelehenetik ostiralera bitartekoa izanen dela, goiz eta arratsaldeko txandekin.

Eskola-oporraldietan, behar diren bitartekoak jarriko dira ikastetxea goizez zabalik egon dadin.

Irakasleen hizkuntza egiaztapenetarako Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialean ematen diren prestakuntza ikastaroak dagokien deialdian xedatutakoaren arabera arautuko dira. Ikasketaburuak eginen ditu ikasle horien ordutegiak, baita ikastaroak ematen dituzten irakasleenak ere, Hezkuntza Departamentuak horretarako ezartzen dituen jarraibideak betez.

2.–Autoebaluazioa eta ikastetxearen hobekuntza plana.

Ikasle guztiek eskolan arrakasta izatearen ardura irakasleek, ikastetxeek eta hezkuntza administrazioek partekatzen duten zeregina da. Egungo hezkuntza testuinguruan, Hezkuntzari buruzko Lege Organikoak hezkuntza hobetzeko funtsezko oinarri gisa ulertzen du hezkuntzaren ebaluazioa.

Ikastetxeetan autoebaluazio prozesu bat egin zen 2017-2018 ikasturtean. Haren ondorioz, hobekuntza-plan batzuk garatu ziren, zeinetan oinarritu baitira, egundaino, hezkuntza-komunitateen jarduerak.

Diseinatutako hobekuntza-planak lau ikasturtez indarrean izan ondoren, beharrezkotzat jotzen da eskoletan beste hausnarketa-prozesu bat bultzatzea, diagnostiko bat egin ahal izateko, egungo testuinguruaren errealitatean oinarriturik, eta, ondorioz, jakiteko zer hobekuntza-arlori heldu behar zaien.

Horregatik guztiagatik, ikasturte honetan ere tresna bat jarriko da ikastetxeen eskura, beren jardunaren autoebaluazioa egin dezaten. Autoebaluazioa lan-tresna bat da, zeinaren bidez zuzendaritzek, taldeek eta irakasleek elkarrizketa irekia eta eraikitzailea izan dezaketen, hezkuntza hobetzeko bidean ikasteko, aurrera egiteko eta erabakiak hartzeko. Ikastetxean gauzatuko den gogoeta-prozesuaren ondorioz, hobekuntza plan bat diseinatuko da. Plan horrek, orientazio gida baten laguntzaz, erantzuna emanen die hautemandako beharrei, eta ororen eskura izanen da eskola kudeaketako Educa sisteman.

Eskolek, 2022-2023 ikasturtean, hiru mailatan eginen dute autoebaluazioa:

a) Ikastetxeko zuzendaritza, KPBaren laguntzaz.

b) Departamentuak.

c) Irakasleak.

Ikastetxearen ebaluazio-esparrua, zeinetan zehazten baitira arloak, jardun-estandar ebaluagarriak eta adierazleak, eskuragarri dago eskola kudeaketako Educa sisteman. Era berean, Educan plataforma digital bat jarriko da ikastetxeen eskura, autoebaluazioa modu objektibo eta zorrotzean egiteko. Emaitzen analisiari dagokionez, eskolek egiten dituzten estatistika propioak izanen dituzte.

Hausnarketa-prozesuan zehar identifikatzen diren indarguneak eta ahulguneak bilduko dira. Hautemandako beharrei erantzuteko, ikastetxeak jarduna hobetzeko planak eginen ditu, urte anitzekoak, bai orokorrak (ikastetxe guztirako), bai zikloetarako. Plan horiek, beraz, 2022-2023 ikasturtean diseinatuko dira, eta haien edukia 2023-2024, 2024-2025 eta 2025-2026 ikasturteetan aplikatuko da. Ikastetxeek plan horiek prestatuko dituzte Educan horretarako sortutako egituran (Ikastetxea / Dokumentazio instituzionala / Hobekuntza Plana).

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari dagokio hobekuntza planak gainbegiratzea, ikastetxeen urteko programazio orokorrei jarraipena egin eta gainbegiratzeko esparruaren barrenean.

Hezkuntza Departamentuak, bere zerbitzuen bidez, ikastetxe bakoitzaren hobekuntza planak garatzen eta haien helburuak lortzen lagunduko du, irakasle taldeari orientazioak, proposamenak, jardunbide egokien adibideak eta, hala badagokio, prestakuntza emanez, ikastetxeek hobekuntzarako ildo eta jarduketak lehenesteko eta hautatzeko laguntza izan dezaten.

Zuzendaritza taldeak, ikastetxearen prestakuntza planaren edukia zehazten duenean, jardunaren autoebaluaziotik eta hobekuntza planetik eratorritako premiak hartu beharko ditu kontuan; izan ere, prestakuntza plana prestakuntza instituzionalaren gakoa da.

3.–Departamentuen jarduketa-plana eta programazioak.

3.1. Departamentu bakoitzak, irailean, jarduketa-plan bat eginen du 2022-2023 ikasturterako, eta honako hauek izanen ditu bere barrenean:

a) Departamentuko bilerak, koordinazioko bilerak eta ikasturteko zeregin nagusiak.

b) Ziurtapen probak estandarizatzeko, prestatzeko, balidatzeko eta pilotatzeko plana, Euskara Departamentuaren kasuan, kontuan harturik Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuak horretarako ezartzen duena.

c) Atzerriko hizkuntzen ziurtapena unibertsitateko (Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Nafarroako Unibertsitatea) ikasleei emateko plana, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuaren jarraibideei jarraikiz.

d) Gainera, Ingeleseko Departamentuak irakasleentzako ikastaro erdipresentzialen programazio didaktikoa sartuko du (helburuak, edukiak, denboraren banaketa, metodologia eta ebaluatzeko eta kalifikatzeko irizpideak).

Programazioek zuzendaritzaren “ontzat emana” beharko dute, eta zuzendaritzaren eta departamentuko kideen eskura egonen dira.

3.2. Urteko Programazio Orokorrarekin batera, orobat, irakaskuntza-programazioen adostasun agiriak aurkeztuko dira, ziurtatzearren programazioak egoki jaso dituela eskatzen diren atal guztiak.

3.3. Kontingentzia plana.

Ikastetxeek hezkuntza jardueraren antolaketarako eta prebentziorako kontingentzia plana eguneratu beharko dute, COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko eta hezkuntza jarduera ahalik eta egokien garatzen dela bermatzearren.

Plan horrek bete beharko ditu Hezkuntza Departamentuak ikasturte hasieran ezarriko dituen berariazko jarraibideak.

Nolanahi ere, plan horrek, gutxienez, atal hauek izanen ditu:

a) Sarrera.

b) Aurreikusitako egoerak.

Eskola jarduera presentzialerako balizko aukerak. Egoera batetik beste batera igaroz gero zer neurri hartzea aurreikusten den; neurriok malgutasunez ezarriko dira, agintaritzek xedatzen dutenaren arabera, era murriztaileagoan edo malguagoan.

c) Segurtasun eta higiene neurriak.

Aireztapena, maskarak erabiltzea, eskuen higienea (ura eta xaboia edo gel hidroalkoholikoa), garbiketa eta desinfekzioa...

d) Antolaketa neurri orokorrak.

Sarrera-irteerak: eraikinaren barruko joan-etorriak; gelen erabilera; komunen erabilera eta abar.

e) Jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak;

f) Pertsonen kudeaketa.

Ikastetxeko langileak; ikastetxekoak ez diren pertsonak...

g) Protokoloa COVID-19aren sintomak izanez gero.

h) Irakasle eta ikasle zaurgarriak.

i) Ikastetxeko COVID-19 arduraduna.

Ikastetxeko zuzendariak kontingentzia planaren arduradun izanen d(ir)en irakaslea(k) izendatuko d(it)u 2022-2023 ikasturterako. Arduradunari dagokio kontingentzia plana abian jartzea eta plana koordinatzea, baita ikastetxeko zuzendariak esleitzen dizkion gainerako eginkizunak betetzea ere.

3.4. Arreta ez-presentzialaren plana.

Hezkuntza arreta ez-presentziala antolatuko da arreta emateko bai konfinatutako ikasleei, bai eta ikasgela edo ikastetxe osoari ere, erabateko konfinamendua izanez gero.

Zuzkidura teknologikoari probetxurik onena ateratzeko, ikasturtearen hasierako egunetan, irakasleek beraiek emanen dizkiete ikasleei, ikastetxearen plangintzaren arabera, baliabide teknologikoak era egokian erabiltzen ikasteko behar diren klaseak, beharrezkoa izan baitaiteke gerta daitezkeen egoera desberdinei aurre egiteko.

4.–Ikastetxeko prestakuntza plana.

Etengabeko prestakuntza irakasleen eskubide eta betebehar bat da, baita Hezkuntza Departamentuaren eta ikastetxeen ardura bat ere; izan ere, azken helburua da Nafarroako hezkuntza sistemaren kalitatea hobetzea irakasleen lanbidea garatuz. Ildo horretan, ikastetxeak prestakuntza instituzionalaren programa bat ezarriko du ikastetxeko irakasle guztientzat. Nahitaezko prestakuntza horrek 35 ordu iraunen du.

Zuzendaritza taldeari dagokio finkatzea eta antolatzea programa horren edukia eta ikasturtean zehar nola banatzen den, eta hori guztia ikastetxearen prestakuntza planean jasoko da. Programa prestatzeko orduan, kontuan hartuko dira bai ikastetxea hobetzeko urteko planaren helburuak, bai Hezkuntza Departamentuak prestakuntza arloan ezarritako lehentasunei buruzko jarraibideak. Prestakuntza hori lehentasunezkoa izanen da, eta irakasle guztiek nahitaez egin beharko dute. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak gainbegiratuko du irakasle guztiek egiten dutela.

2022-2023 ikasturtean, gaitasun digitala (laborategiak) garatzeko antolatzen diren prestakuntza jarduerak berriz eskuragarri egonen dira berritik sartzen diren irakasleentzat, ikasturte honetan bukatu ez dituzten pertsonentzat eta ikastetxeentzat.

2022-23 ikasturtean, Ikastetxearen Plan Digitala prestatze aldera, Hezkuntza Departamentuak prestakuntza-ekintzen programa bat ezarriko du, 10 ordukoa, aipatu plan hori garatzeko. Prestakuntza ekintza horiek prestakuntza instituzional gisa hartuko dira, eta, beraz, irakasle guztiek egin beharko dituzte nahitaez.

Prestakuntza instituzionala zabalagoa izan daiteke ikastetxeak berak edo, kasua bada, Hezkuntza Departamentuak ezartzen dituen beharrak betetzeko. Kasu horretan, irakasleen parte-hartzea boluntarioa izanen da.

Ikasturte berean beste ikastetxe batera lan egitera joaten diren irakasleek behar den akreditazioa aurkeztu beharko diote ikastetxe berriko zuzendaritzari, aurrekoan egin duten prestakuntza mota eta ordu kopurua adierazita. 35 orduko prestakuntza instituzionalaz gain, irakasleek prestakuntza indibidualerako eskubideaz baliatzen segitzen ahalko dute, nahi izanez gero.

Zuzendaritza taldeak, departamentuko buruekin koordinatuta, ikastetxeko irakasleen prestakuntza diseinatuko du, haien beharren eta hobekuntza planen arabera, betiere kontuan hartuta hizkuntza eskolen antolaketaren eta jardunaren berariazko ezaugarriak. Nolanahi ere, ikastetxeko prestakuntza interesek lehentasuna izanen dute banakakoen interesen aldean.

5.–Memoria administratiboa.

Zuzendaritza taldeak, urriaren 24a baino lehen, Ikastetxea Antolatzeko Dokumentua prestatuko du.

Urteko Programazio Orokorra Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari eta Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari emanen zaie 2022ko urriaren 31 baino lehen, onetsi eta ebaluatzeko.

Apirilaren 24a baino lehen, eskolak ekaineko jardueren behin betiko egutegia igorriko du Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, eta ekainaren 30a baino lehen, irailekoena; horretan azken probak eta ebaluazioak noiz eginen diren adieraziko da, eta baita horiei buruzko kontsultak egiteko aldia ere.

Ondoriorik aipagarrienak ikasturte bukaerako memorian jasoko dira, zeina Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura bidaliko baita 2022ko uztailaren 10a baino lehen.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak gainbegiratuko du eskolaren jardunbidea ikuspuntu pedagogikotik eta antolaketaren aldetik, eta egiaztatuko du Urteko Programazio Orokorra bat datorrela jarraibide hauetan ezarritakoarekin. Bestetik, bidezkoak diren aldaketak adieraziko ditu.

6.–Eskola informazioaren kudeaketa: EDUCA. ECOEDUCA kontabilitate sistema.

6.1. EDUCA koordinatzea:

1. EDUCA koordinatzea: zuzendaritza taldeak edo hark eskuordetutako pertsonak aholkuak emanen dizkie ikastetxeko erabiltzaileei EDUCA kudeaketa sistemari buruz. Horrez gain, sistema horren aldaketen eta funtzionalitate berrien informazioa jasoko du, eta haiek ikastetxean erabil daitezen sustatu eta koordinatuko du.

Educa arloan ikastetxeetan koordinazio lana eginen duten pertsonen erregistroa izateko asmoz, zuzendariak lanpostu osagarriak esleitu beharko ditu aplikazioan.

Zuzendaritza taldeak bideak jarri beharko ditu ikasturtean zehar lanean hasi eta kudeaketa eginkizunak esleitzen zaizkien pertsonei EDUCAren gaineko ezagutza eta erabilera bermatzeko. Hezkuntza Departamentuak prestakuntza eta informazio saioak antolatuko ditu ikasturtearen hasieran, koordinatzaileei, zuzendaritza taldeei eta administrazio eta zerbitzuetako langileei EDUCA plataformaren berri emateko.

Hezkuntza Departamentuaren webgunean, EDUCAri buruzko atalaren barnean, hainbat jarraibide eta bideotutorial argitaratzen dira, aplikazioaren moduluetara ohitzen laguntzen dutenak. Halaber, Educa taldearekin harremanetan jartzeko prozedura azaltzen da, funtzionalitate berriak eskatu, gorabeherak jakinarazi edo laguntza eskatzeari begira.

2021ean, EDUCA Ataria argitaratu zen, EDUCA familiak ordeztera datorren aplikazioa. Aplikazio horren bidez, herritarrak beren datu akademikoetan sartzen ahal dira, eta kudeaketa telematikoak egiten ahal dituzte; aurreinskripzioa, esate baterako.

EDUCAren barruan, mezularitza sistema bat dago hezkuntza-komunitateko kideen artean informazioa trukatzeko. Dena dela, helbide elektronikoko kontuak erabili beharra dagoenean, oroitarazten da sare publikoko irakasleek eta ikasleek @educacion.navarra.es posta-kontuak erabili behar dituztela jarduera akademikoan, tutoretza lanetan eta harreman profesionaletan.

Ikastetxe publikoek funtzio espezifikoetarako dituzten posta-kontuak EDUCAren bitartez kudeatzen dira (Ikastetxea > ikasNOVA posta eta zerbitzuak > Kontuen kudeaketa). Kontu berriak ireki beharra dagoenean, zuzendariak eskatu beharko du Erabiltzaileen Laguntza Zentroaren bidez. Kontu korporatibo horiek karguei lotutako zereginetarako dira, eta ez dira eskoletan baliatuko ikasleekin. Posta-kontuen alternatiba gisa, gomendatzen da Google-ko taldeak eta unitate partekatuak erabiltzea.

Zuzendariak berrikusiko ditu EDUCAtik ikastetxeen direktorioan (Ikastetxearen menua > Ikastetxearen datuak > Ikastetxearen informazioa) argitaratzen diren datuak (hala nola posta helbidea, telefono zenbakia, helbide elektronikoa eta webgunea), eta aurkitzen dituen akatsen berri emanen dio EDUCAren euskarri zerbitzuari. Gogorarazi nahi da beste datu interesgarri batzuk gehi ditzakeela, adibidez, ikastetxearen helburuak, balioak, sariak eta abar.

Ikastetxeei gogorarazten diegu EDUCAk gaituak dituen funtzio guztiak erabiltzea komeni dela. Horien artean, nabarmentzekoak dira honako hauek: ikasleen jarraipena egitea, ebaluazio saioaren kudeaketa (informazio fluxua), eta informazio garrantzitsua.

6.2. ECOEDUCA kontabilitate sistema:

Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko guztiek ECOEDUCA kontabilitate aplikazioa erabiliko dute kudeaketako kontu korrontearen diru-sarrerei eta gastuei lotutako eragiketak kontabilizatzeko. Eragiketa horiek aurrekontua betearazteari lotuta daude, eta beharrezkoak dira ikastetxearen ohiko funtzionamendua, mantentze-lanak eta kontserbazioa bermatzeko.

Diru-sarrerak banku-kontuan agertzen diren unean edo agiri bidez diru-sarreraren berri izaten den unean kontabilizatu behar dira. Erabili beharreko euskarria diru-sarreraren jakinarazpena edo bankuko kontu-laburpena da.

Gastuei lotutako eragiketek gastua justifikatzeko dokumentu-euskarria izanen dute beti; batez ere, ikastetxearen izenean egin behar diren fakturak.

7.–Aniztasunari erantzutea.

7.1. Antolaketari dagozkion alderdiak.

Ikastetxearen lan partekatua da aniztasunari erantzutea. Neurri metodologikoak eta antolakuntzakoak aplikatuz, ikasleen premia desberdinei emanen zaie erantzuna.

Hizkuntza eskola ofizialetan, derrigorrezkoen ondoko irakaskuntzak izanik, bi arreta mota bereiz daitezke: ikasgelan ematen dena eta azterketetan ematen dena.

Ikastetxeak behar den arreta emanen du ikasgelan, metodologiari eta baliabide teknikoei dagokienez (entzungailuak, mahai lagungarriak, toki handiagoa, etab.). Behin ohiko baliabide horiek inklusiboki antolatu ondoren, gerta daiteke ikastetxearen esku ez dauden beste neurri batzuk aurreikustea, esaterako ikasgelan espezialistak izatea (zeinu hizkuntzako interprete bat, esatera). Kasu horietan, baimendu daiteke pertsona hori ohiko ikasgelan egotea, ikuspegi inklusiboz, eta, hala, helburu batzuk sendotzeaz gain, ahalbidetuko da ikasleak ikaskuntza prozesuan parte hartzea. Salbuespenez aukera hori justifikatzen denean, zehaztuko da zenbat denborarako aurreikusten den esku-hartze hori. Ikasle eskatzaileak ekarriko du kanpoko espezialista hori, eta hark ez dio trabarik ekarriko ikasgelako ikasleen irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuari.

Azterketen kudeaketan arreta emateari dagokionez, inklusiorako antolakuntza neurriak aplikatuko dituzte eskolek, eta ikasleei baliabide tekniko puntualak jarriko dizkie azterketak egiteko.

Nolanahi ere, ebaluazioari eta ziurtapenari dagokienez, ebaluaziorako araudi oinarrizkoak ezartzen duenari jarraituko diote hizkuntza eskola ofizialek.

Ikastetxeko zuzendaritzak behar diren bideak jarriko ditu ikasleek baliabideak eta bitartekoak egokitu daitezela eska dezaten, justifikazio ofizialarekin betiere.

VI.–Irakasleak

1.–Lanaldia eta ordutegia.

–225/1998 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera (irakasleen lanaldia eta ordutegia), irakasleek, oro har, Nafarroako Gobernuaren mendeko funtzionarioentzat finkatzen den lanaldi bera izanen dute, bete behar dituzten eginkizunen ezaugarrietara egokitua.

Nafarroako irakaskuntza publikoaren kalitatea hobetzeko itunaren ondorioz, zeina argitaratu baitzen irailaren 14ko 86/2018 Foru Aginduaren bidez, zuzeneko irakaskuntza-orduak murriztu dira, eta murriztutako ordu horiek honela erabiliko dira: ordu bat ikastetxeko koordinazio lanetarako eta plangintza instituzionaleko agiriak prestatzeko, eta beste ordua ikastetxeak parte hartzen duen proiektuak, programak eta planak egiteko, bai eta aipatu foru aginduan adierazten diren zereginetarako ere.

2.–Ordutegiaren banaketa eta taldeen esleipena.

2.1. Oro har, irakasle bakoitzak astean 30 ordu izanen ditu bere ordutegian ikastetxeko jardueretarako, honela banatuak: 25 ordu ikastetxean nahitaez egin beharrekoak, eta 5 ordu osagarri, urtean zenbatzekoak. Ikastetxean nahitaez egin beharreko 25 orduetatik 5, gutxienez ere, ostiraletan eginen dira.

2.2. Zuzendaritza taldeko kide diren irakasleen orduak halako moduz banatuko dira non ziurtatuko den txanda bakoitzean gutxienez ere kide bat izanen dela.

2.3. Irakasleek, azken azterketak egiteko finkatutako garaian, beren ordutegia egokitu beharko dute haiek egiteko programatu den egutegiaren arabera.

2.4. Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasle bakoitzak, eskola-ordurik baldin badu, bai That’s English ikastaroan, bai Exam Prep ingeles ikastaroetan, asteko eskola-orduen kopurua adieraziko du bere ordutegian, araudiaren arabera. Horretarako, honakoa hartuko da kontuan:

–That’s English! ikastaroa: zuzeneko irakaskuntza-ordu bat ezartzen da oinarrizko mailetako talde bakoitzeko, eta bi ordukoa, berriz, tarteko mailetako eta maila aurreratuetako talde bakoitzeko.

–Exam Prep: ikasleentzako online irakaskuntza-orduak 4 izanen dira talde bakoitzerako, irakaskuntza eta zuzenketa barne. Talde bakoitzak 25 ikasle ditu, 5 ikasleko 5 azpitaldetan banatuak, bideotutoretzak egiteko.

2.5. Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen ordutegian jasoko da zenbat ordu erabiltzen diren departamentuko bileretarako, klaustroetarako eta koordinazio didaktikorako, ikastetxeko zuzendaritzak ezarritakoari jarraikiz.

2.6. Ziurtapen probak prestatzeko ardura duten Euskara Departamentuko irakasleetako bakoitzak gehienez ere 5 ordu izanen ditu astean maila bakoitzeko zeregin horietarako.

2.7. Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleek tokiz mugitzeko prest egon behar dute ikasleen koordinaziorako eta ebaluaziorako lanak egiteko.

2.8. Zuzendaritza taldeak, karguari dagozkion eginkizunak betetzeko, astean 50 ordu izanen ditu gehienez.

2.9. Departamentuetako buruek astean 5 ordu izanen dituzte gehienez ere karguari dagozkion lanak betetzeko.

2.10. Ikastetxeko Plan Digitalaren arduraduna: 4 ordu.

2.11. IKTen koordinazioa: 5 ordu.

2.12. Kalitate Programaren arduraduna: 5 ordu

3.–Urtean zenbatu beharreko orduak.

3.1. Atal honen 2.1 puntuan aipatzen diren asteko 5 ordu osagarriak, urtean zenbatu beharrekoak, irakasle guztiek nahitaez bete beharreko lanetarako erabiliko dira, hala nola ekaineko eta iraileko deialdietan azterketak prestatu, administratu eta zuzentzea, plangintza instituzionalerako tresnak prestatu edo berrikustea, eta departamentuei dagozkien beste zeregin batzuk.

3.2. Azkeneko azterketak egiteko, irakasleek beren ordutegia moldatuko dute, baina horrek ez du banakako ordutegian ondoriorik izanen; izan ere, urtean zenbatu beharreko ordutegia da.

4.–Ordutegiak prestatzea eta onestea.

Ikasketaburuak prestatuko ditu bai irakasleen ordutegiak, bai That’s English! ikastaroarenak, kontuan izanik ebazpen honetan ezarritako jarraibideak eta Urteko Programazio Orokorrean ezarritako irizpideak.

Ikastetxeko zuzendaritzak onetsiko du ordutegia, indarreko araudiaren arabera. Onetsi arte, irakasleak beharturik daude ikasketaburuak prestatu eta zuzendariak behin-behinean onetsitako ordutegia betetzera. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ebatziko du haren gaineko edozein erreklamazio.

5.–Irakasleek ordutegia betetzea eta bertaratze-orria.

Zuzendaritza taldeak irakasleak ikastetxean daudela kontrolatuko du, eta, halaber, kontuan hartuko du aldi baterako lan edo administrazio kontratua dutenak zer egunetan hasten diren lanean, eta horren berri emanen dio Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari.

Aldi baterako ezintasun batengatik irakaslea lanera agertzen ez denean ikastetxeko zuzendaritzak egin behar duen kontrolak Hezkuntza Departamentuko webgunean ezarritakoari jarraituko dio: https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/incapacidad-temporal.

Aldi baterako ezintasun egoeran dauden langileek bajaren frogagiria aurkeztu behar dute gehienez ere 3 eguneko epean, lanera huts egindako lehen egunetik zenbatzen hasita. Baja berresteko parteak sendagileak erabakitzen duen maiztasunarekin aurkeztuko dira, Gizarte Segurantzaren barruan daudenen kasuan, eta Mufacekoen kasuan, berriz, hamabostean behin edo hilean behin, fakultatiboak hala erabakiz gero. Alta-agirien kasuan, agiria egin eta gehienez 24 orduko epean jakinaraziko da.

Bajaren edo altaren berri emateko jatorrizko agiriak Hezkuntza Departamentura igortzeko, bide hauek erabiltzen ahal dira: posta arrunta, aurrez aurre Nafarroako Gobernuaren Erregistro Ofizialaren edozein bulegotan, edo Erregistro Orokor Elektronikoa.

Ordezkapenetarako, kotizazioetarako eta nominan eragina duten bestelako elementuetarako dauden epeak ongi betetzearren, proposatzen da, ahal den guztietan, komunikazioak Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez egitea.

Agiriak bidaltzeko gorabeheren berri emateko, aukera osagarri gisa, mezu elektroniko bat bidaltzeko aukera egonen da, helbide honetara: bajaseducacion@navarra.es.

Era berean, nahitaezkoa da lantokira kopia bat bidaltzea ahalik eta lasterren, lantokiak jakin dezan zehatz-mehatz zein egunetan huts egin behar duen, bajaren bilakaera eta/edo bukaeraren berri izan dezan eta, orobat, ordezkapen bat eskatu ahal izan dezan. Ikastetxearekiko komunikazio bidea ikastetxe bakoitzak erabakiko du, zuzendaritza talde bakoitzak finkatzen duen funtzionamenduaren arabera.

Alta-agiriari dagokionez, horren berri emateko epea betetzen ez bada eta hutsegiteen ziurtagiria aurkezten ez bada irakaslea ikastetxera itzultzen den egunetik hasita 2 egun naturaleko epean, zuzendaritzak horren berri emanen dio Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, indarreko araudian ezarri bezala jokatzeko. Irakasleari ere jakinaraziko zaio idatziz.

Garrantzitsua da adieraztea ezen, gaixotasun bajengatiko egoerak kontrolatu eta komunikatzeaz gainera, erditzeagatiko lizentzia edo ama ez den gurasoarentzako lizentzia tramitatzeko komunikazioa hiru eguneko epean egin behar dela gehienez, ezarritako prozedurari jarraikiz.

Irakasleen hutsegiteen ziurtagiriak (baja agiriaren kasuan, haren kopia edo fotokopia) ikastetxeko zuzendaritzan geldituko dira, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren eskura.

Eskola normaltasunez emateari eragiten dioten gorabehera guztiak berehala jakinaraziko zaizkio telefonoz Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, eta, gero, bertaratze-orrian jasoko dira.

6.–Ziurtapen probak prestatzea eta balidatzea.

Euskara Departamentuak bere gain hartuko du kasuan kasuko ziurtapen proben prestaketa eta balidazioa. Euskara Departamentuko irakasleek, probak prestatzen eta balidatzen parte hartzen ez dutenek, eta alemaneko, frantseseko eta ingeleseko departamentuetako irakasleek beren gain hartuko dituzte proba bateratuak berrikusteko zereginak, betiere Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuak ematen dituen jarraibide berariazkoen arabera. Nolanahi ere, proben kalitateari eusteko, bai proba idazten dutenek, bai balidatzaileek kontuan hartuko dute beharrezkoa dela gainerako hizkuntza eskola ofizialekin koordinatzea probak prestatzeko, pilotatzeko eta estandarizatzeko prozesua.

7.–Zereginen banaketa.

7.1. Departamentuei adituta, zuzendaritzak zereginen banaketa orekatua proposatuko du.

7.2. Ingeleseko Departamentua.

Taldeak eta zereginak aukeratzeko, plantillarentzako honako modulu eta dedikazio hauek ezartzen dira:

–B1 modulua: oro har, maila horri dagozkion zeregin eta eskola jarduerak ditu.

  • Bigarren Hezkuntzarekiko lankidetza programa
  • Arreta ematea atzerrian dauden ikasleei
  • That’s English! ikastaroa

–B2 modulua: oro har, maila horri dagozkion zeregin eta eskola jarduerak ditu.

  • Bigarren Hezkuntzarekiko lankidetza programa.
  • Arreta ematea atzerrian dauden ikasleei, egokitzapen aurreratuetakoei, unibertsitateekiko (NUP eta NU) lankidetza programan daudenei eta irakasleentzako tokian tokiko ingeles ikastaroetakoei.
  • That’s English! ikastaroa

–C1 modulua: oro har, maila horri dagozkion zeregin eta eskola jarduerak ditu.

  • Bigarren Hezkuntzarekiko lankidetza programa.
  • Arreta ematea atzerrian dauden ikasleei, egokitzapen aurreratuetakoei, unibertsitateekiko (NUP eta NU) lankidetza programan daudenei eta irakasleentzako tokian tokiko ingeles ikastaroetakoei.
  • That’s English! ikastaroa

Ulertu behar da modulu bakoitzerako langileentzat ezartzen den dedikazioa hasierako gutxi gorabeherako kalkulua dela; zuzendaritzak aldatu egin dezake une zehatz batzuetan, edo inguruabarrengatik komeni bada, betiere zereginen eta helburuen hobe beharrez.

7.3. Modulu bakoitzaren barnean moduluak eta zereginak aukeratzeko, ordena honi jarraituko zaio:

a) Hizkuntza eskola ofizialetako kidegoko irakasleak.

b) Zerbitzu-eginkizunetan dauden Bigarren Hezkuntzako kidegoko irakasleak.

c) Aldi baterako kontratudunak, lan edo administrazio araubidekoak.

Aurreko a) eta b) ataletan, katedradun izateak eta irakasle bakoitzak kidegoan duen antzinatasunak ezarriko dute hautatzeko lehentasuna (borondatezko eszedentziak alde batera utzita). Antzinatasun bera izanez gero, atal bakoitzeko lehentasuna erabakitzeko honako irizpide hauek aplikatuko dira, bata bestearen atzetik:

–Nork duen antzinatasun handiena ikastetxean.

–Nor sartu zen lehenago kidegoan (urtea).

–Nork lortu zuen puntuaziorik handiena kidegoan sartzeko hautapen prozesuetan.

Hizkuntza eskola ofizialen kidegoko irakasleen kasuan, lehentasun ordena ezartzeko, prozesua gainditu zuten oposiziogileen ebazpenetan agertzen den hurrenkerari segituko zaio.

Moduluak eta taldeak banatzerakoan adostasunik ez badago, honela eginen da aukeraketa:

Irakasle bakoitzak, lehenik, modulu bat aukeratuko du. Modulu horren barnean, eskola-jardueren kasuan zeregin edo talde bat aukeratuko da, ekitaldian dauden departamentuko irakasleen lehen txanda osatu arte.

Lehen txanda hori bukatutakoan, beste batzuk eginen dira jarraian, ordutegi indibidual guztiak osatu arte.

Aurrekoa gorabehera, taldeak hautatzeko prozesuan ordutegien arteko bateraezintasunak gertatzen badira, eta departamentuko kide guztien artean adostasunik ez badago, horren berri emanen zaio ikasketaburuari, konpon dezan.

Zereginak hautatzeko bilera berezi horretan izaten diren gorabehera guztien akta eginen da eta departamentuko kide guztiek sinatuko dute; akta horren kopia bat ikasketaburuari emanen zaio berehala.

VII.–Irakaslana koordinatzeko organoak

1.–Departamentuak.

1.1. Departamentuak lantaldeak dira, eta haien ardura eta zuzendaritza departamentuko buruari dagozkio, eta, hori ez badago, ikasketaburuari.

1.2. Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialak alemaneko, euskarako, frantseseko eta ingeleseko departamentuak dauzka.

1.3. Departamentuen eginkizunak.

–Kasuan kasuko hizkuntzaren programazio didaktikoa, lan plana eta jardueren egutegia prestatzea.

–Ziurtapen probak eta entsegukoak prestatzea.

–Ahozko adierazpen probak egiteko behar diren euskarriak prestatzea.

–Hizkuntza gaitasunak lantzeko material eta jarduera didaktikoak prestatzea, mailen eta helburuen arabera.

–2020-2021 ikasturteko proben emaitzak aztertzea, eta horiek aplikatzeko erabilitako irizpide eta prozedurak baloratzea; orobat, beharrezkoak diren aldaketak edo egokitzapenak egitea.

–Maila bakoitzeko zehaztasunak berrikustea.

–Ziurtapen proben ebaluazio irizpideak estandarizatzeko saioetan parte hartzea.

–Hizkuntza eskola guztietako irakasleek ikasgela birtualean parte hartzeko erraztasunak ematea eta lan hori antolatzea.

–Bigarren Hezkuntzako irakasleekin eta eskualdeko irakasle koordinatzaileekin koordinatzeko bilerak antolatu eta gidatzea.

–Ikasturte bukaerako memoria egitea.

–Euskara Departamentuaren kasuan, Nafarroako hizkuntza eskola ofizialen ziurtapen probak prestatzea eta balidatzea, eta ebaluazio proben pilotajearen kontrolean eta analisian parte hartzea.

–Ziurtapen proba bateratuak prestatzea.

1.4. Ikastetxeko ordutegiaren barruan, astean batez beste ordu bat gordeko da, gutxienez, departamentuko kide guztiek bilera egin dezaten. Bilera horren helburua izanen da programazioa nola garatzen ari den aztertzea, materiala prestatzea, emaitzak aztertzea eta ebaluaziorako irizpideak zehaztea, bai eta ezartzen diren bestelako jarduera guztiak ere.

Ekainean, departamentuko bilerak erabiliko dira, bereziki, jarduketa-plana aztertzeko eta programazioak egokitzeko, gero ikasturte bukaerako memorian sartzeko.

Egindako bilera guztietan akta eginen da. Dokumentazio hori departamentuburuak erredaktatuko du, eta departamentuan artxibatuko da.

1.5. Bileretako aktez gain, departamentuek material inbentariagarri guztiaren zerrenda eguneratua izan beharko dute, bai eta ikasturtean zehar ikasleak ebaluatzeko baliatu diren probak eta agiriak ere.

2.–Departamentuko burutza.

2.1. Irailean, ikastetxeko zuzendaritzak departamentu bakoitzeko burua izendatuko du, ikasturte horretarako. Kargu horri ezin zaio uko egin, eta ikastetxean behin betiko destinoa duen Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradunen kidegoko irakasle batek beteko du.

Katedradunik ez badago, departamentuko burua izendatu aurretik zuzendaritzak behar den informazioa bilduko du, karguan aritzeko hautagairik ba ote dagoen jakiteko.

Hautagai horiek aditzera emanen dute departamentuko bilera batean zer proiektu duten jarduketa ildoei dagokienez, eta ikastetxeko zuzendaritzak, departamentuaren iritzia entzun ondoren, izendapena eginen du.

Hautagairik ez badago, departamentuaren iritzia entzun eta gero, behin betiko destinoa duen kide bat izendatuko du, horrelakorik baldin badago.

Departamentuko burutza bateraezina izanen da zuzendaritzako beste edozein kargurekin, ezinbesteko kasuetan izan ezik.

2.2. Departamentuburuaren eginkizunak.

–Departamentuko jarduerak zuzendu eta koordinatzea.

–Eskualdeko irakasle koordinatzaileen jarduna koordinatu eta gainbegiratzea.

–Bilerak antolatu, prestatu eta zuzentzea, baita aktak idatzi eta sinatzea ere. Aktak akten liburuan bilduko dira nahitaez.

–Programazio didaktikoa prestatu eta koordinatzea honako hauek bertan sartuz: helburuak, edukiak, metodologia eta saiakuntza eta ziurtapen proben formatua eta ebaluazio irizpideak.

–Programazio didaktikoa zuzendaritzari eman eta departamentuaren esku uztea, eta betetzen dela begiratzea.

–Ikasturte bukaerako memoria erredaktatzea eta prestaketa koordinatzea; bertan jasoko da lan plana noraino bete den, eskualdeko irakasle koordinatzaileen ekarpenak, proben emaitzak eta balorazioa, bai eta hurrengo ikasturterako hobekuntza proposamenak ere.

–Departamentuak prestaturiko proben kalifikazioak gainbegiratzea.

–Azken proben antolamendua eta prestakuntza koordinatu eta zuzentzea.

–Estandarizaziorako garrantzitsuak diren laginak biltzea, eta saioak antolatu eta gidatzea, beste eskola batzuetako departamentuekin elkarlanean.

–Ikasleak ebaluatzeko prozesuan erreklamazioak aurkezteko prozedura betetzen dela bermatzea, indarra duten arauei jarraikiz.

–Material inbentariagarria eguneratzea.

–Ikasleen balorazioa egiteko erabili diren probak eta dokumentuak gordetzea.

–Departamentuan atzematen den edozein gorabeheraren berri zuzendariari eta ikasketaburuari ematea.

–Hobekuntza pedagogikoa bultzatzea, aldian behin egiten diren bilerak departamentuko kideen autoprestakuntzarako lagungarriak izan daitezen.

VIII.–Antolaketari dagozkion alderdiak

1.–Unibertsitateko ikasleen praktikak ikastetxeetan.

Praktiketako jarduera hori dagokion hezkuntza mailako ikastetxeetan egin behar da, eta hura antolatzeko eta gauzatzeko orduan beharrezkoa da irakasleen parte-hartzea. Ikasturte bakoitzean ikasle horien tutoretza lana egiten duten irakasleek aintzatespen bikoitza izanen dute Hezkuntza Departamentuaren aldetik:

–Tutoretza: ikasturteko tutoretza lana ziurtagiri bidez jasoko da. Lekualdatze-lehiaketetan merezimendutzat joko da.

–Prestakuntza: praktiken tutoretza lana norberaren prestakuntza ordu gisa kontabilizatuko da. Orduak kalkulatzeko, tutoretzapeko praktiken ikasketa-planean aipatzen diren ECTS kredituen kopurua hartuko da aintzat. Ikasle baten tutoretza lanetan irakasle batek baino gehiagok parte hartzen badu, berdintasunean banatuko dira dagozkien prestakuntza orduak.

Hezkuntza Departamentuak tutoretza lan hori aitortuko die titulartasun publikoko ikastetxeetako irakasle funtzionarioei eta lan-kontratu mugagabea duten ikastetxe itunduetako irakasleei, gutxienez bi urteko antzinatasuna badute.

Praktikak egiteko ikasleak hartzen dituen ikastetxeari “prestakuntza ikastetxe” izaera aitortuko zaio, eta Hezkuntza Departamentuak ikastetxeentzat ezartzen dituen deialdietan baloratuko da inguruabar hori, kasuan kasuko deialdian ezartzen den moduan, halakorik jasotzen bada betiere.

–Ziurtagiria: praktiken tutoretzagatiko eta prestakuntzagatiko ziurtagiriak lortu ahal izateko, beharrezkoa da prestakuntza ikastetxe gisa aitortutako ikastetxeko zuzendariak prestakuntza lanetan aritu diren irakasleen datuak jakinaraztea Hezkuntza Departamentuari, Hezkuntzaren Atarian

(https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/practicas) dagoen inprimakia betez ekainaren 1a baino lehen.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko gradu amaierako lanak/master amaierako lanak: praktiketan parte hartzen duten ikastetxeetako irakasle tutoreak eta zuzendaritza taldea Giza eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak gradu amaierako lanak/master amaierako lanak defendatzeko antolatzen dituen aurrez aurreko saio batzuetara joaten ahalko dira.

Adingabea Babesteko Legearen arabera, curriculumeko praktikak egiten dituzten ikasleek sexu-izaerako delituen ziurtagiri negatiboa izan beharko dute. Baldintza hori betetzea Hezkuntza Departamentuak unibertsitate bakoitzarekin sinatzen duen hitzarmenean jasota dago, eta ikastetxeak agiri hori eskatzen ahalko dio ikasleari praktikak hasi baino lehen.

2.–Ikerlana ikastetxeetan.

Hezkuntza Departamentuaren eta Nafarroako unibertsitate zentroen artean horretarako egindako hitzarmenean ezarri bezala gauzatuko da funts publikoekin sostengatutako ikastetxeetan egiten den ikerketa lana. Hitzarmen horretan jasotzen da, besteak beste, ikastetxe laguntzaileek unibertsitateetan sortzen den jakintza zientifikoaren transmisio saioak jasotzeko duten eskubidea. Horren gaineko informazioa hemen eskuratu daiteke:

https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/actividad-investigadora

3.–Kalitatea kudeatzeko sistema.

Kalitatea kudeatzeko sistemak (KKS) ezarri eta mantentzeko programa, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuak gidatzen duena, Nafarroako unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoei dago zuzendua.

IKKS 2020 Araua aplikatzeko proposamena eta ikastetxeetako kalitatea kudeatzeko sistemen ebaluazioa egiteko, Hezkuntza Departamentuko zerbitzuekin elkarlanean arituko da.

3.1. IKKS 2020 araua.

Ikastetxeak kudeatzeko sistemek IKKS 2020 Araua beteko dute, abuztuaren 27ko 71/2020 Foru Aginduaren bidez onetsi zena.

3.2. Prestakuntza-saio laburren bidezko prestakuntza.

Prestakuntza-saio laburretan oinarritutako prestakuntza eskainiko da, IKKS 2020 Arauaren atalekin lotua. Kalitatearen gaineko prestakuntza plana Kadinet-en web-orrian argitaratuko da.

Jarraituko da baliabideak eta tresnak garatzen ikastetxeetako kalitatea kudeatzeko sistemak IKKS 2020 Araura egokitzeko.

Baliabide horiek Recursos Norma SGCC 2020 / Baliabideak IKKS 2020 Araua web-orrian argitaratuko dira, eta programan parte hartzen duten ikastetxeetako pertsonen eskura jarriko dira, “educacion.navarra.es” domeinuko posta-kontuaren bidez.

3.3. Ikastetxeen konpromisoak.

Zuzendariak ikastetxearen KKSa etengabe garatzeko eta hobetzeko konpromisoa hartuko du, eta ikastetxearen KKSaren autodiagnostikoa egitearen arduraduna izanen da.

Programan parte hartzen duten ikastetxeek Klaustroko kide bat izendatuko dute kalitate arloko arduradun. Kalitate arduraduna EDUCAn erregistratuko da.

Kalitate arduraduna Kalitatea Kudeatzeko Sistema ikastetxean ezartzeko koordinazioaz arduratuko da, eta sistema osoaren dokumentazioa eta erregistroak antolatuta eta eskuragarri mantenduko ditu.

Zuzendariak eta kalitate arduradunak, gutxienez, Kalitate Bulegoak antolatutako prestakuntza espezifikoan parte hartu beharko dute, eta ikastetxeak behar den lana egiteaz arduratuko dira, Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren ezartze eta mantentze mailaren arabera.

Programan parte hartzen duten ikastetxeetako zuzendaritza taldeetako karguetan eta kalitate arduradunen karguetan lehen aldiz dauden pertsonek ikastetxean ezarritako KKSa ezagutzeko prestakuntza espezifikoa egin beharko dute.

3.4. Kalitatea kudeatzeko sistemaren kanpo ebaluazioak.

Kalitatea kudeatzeko sistemaren kanpo ebaluazioak kanpo auditoretzen bidez eginen dira, eta ikastetxeentzako prestakuntza izaera izanen dute.

2022-23 ikasturtean “Kalitatezko Ikastetxea” edo “Ikastetxe Bikaina” aintzatespenak eskuratu edo berritu nahi dituzten ikastetxeak IKKS 2013 Arauari jarraituz ebaluatuko dira.

4.–Laneko arriskuen prebentzioa.

Arriskuen ebaluazioren bat egin bada, ikasturte bukaerako memorian azaldu beharko dira Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalak proposaturik hartu diren prebentzio neurriak, eta, horrekin batera, bete ez diren eta aurreikusitako gauzatze-epea iraungita duten neurriak arrazoituko dira.

Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetako irakaskuntzako eta irakaskuntzaz kanpoko langileren bati erasotzen diotenean, ikastetxeetako zuzendaritzek kanpoko erasoen aurkako protokoloa jakinarazi eta ofizioz aktibatuko dute.

https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/riesgos-laborales/protocolos-de-actuacion

Ikastetxeetako zuzendaritzek kanpoko erasoen aurkako jarduketa protokolo bat dagoela jakinarazi beharko dute klaustroetan. Halaber, horren berri emanen zaie irakaskuntzaz kanpoko langileei ikasturtean hasierako berariazko bilera batean.

Kanpoko erasoen aurkako jarduketa protokolo hori Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe guztien webguneetan argitaratuko da, erraz ikusteko modukoa den lehentasunezko toki batean. Era berean, ikastetxeen barne-agirietan agertuko da: Internet, drive, etab.

Hezkuntza Departamentuko prebentzioko ordezkarien eginkizunei eta harremanetarako datuei buruzko informazioa Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe guztien webguneetan argitaratuko da, erraz ikusteko modukoa den lehentasunezko toki batean.

Ikastetxeetako zuzendaritzek kanpoko erasoen aurkako jarduketa protokolo horren berri eman beharko dute familiekin egindako bileretan.

Ikuskapen Zerbitzuak aldatutako alderdiak, Bigarren Hezkuntzako jarraibideetan ageri bezala.

5.–Ikastetxeko Plan Digitala.

2022-23 ikasturtean, ikastetxe guztiek beren Ikastetxeko Plan Digitala garatu beharko dute, eta, horretarako, zuzendaritza taldeak izendatutako IKT koordinatzaileei edo irakasleei esleitzen ahalko zaizkien ordu batzuk izanen dituzte. Gainera, plana prestatzeko, aholkularitza batzuen laguntza izanen dute, zeinek zehaztuko baitute ikasturtean zehar gauzatu beharreko jarduketen kronograma.

Iragarkiaren kodea: F2209420