157. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Olaztiko Udalak, 2022ko uztailaren 21ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Olaztiko Udalaren 2022ko ekitaldiko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Inork erreklamazio edo alegaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Olaztin, 2022ko uztailaren 27an.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.

Iragarkiaren kodea: L2210404