157. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Olaibarko Udalak, 2022ko ekainaren 8an egin osoko bilkuran, legez eskaturiko gehiengoarekin erabaki zuen hasiera batez onestea 2022rako plantilla organikoaren aldaketa, eta aldaketa hori jendaurrean jartzea hamabost egun baliodunean, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egon ezean, plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Olaibarren, 2022ko ekainaren 9an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2210280