157. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Aditzera ematen da ezen Milagroko Udaleko alkate udalburuak, uztailaren 27ko alkatetzaren ebazpenaren bitartez, ezkontza zibil bat egiteko eskumena eskuordetu diola Udaleko zinegotzi Tarané Lebrero Andreuri: udaletxe honetan 2022ko irailaren 23an izatekoa dena, hain zuzen ere. Hori guztia, bat etorriz ezartzen denarekin urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikuluan (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea) eta 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluan (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Milagron, 2022ko uztailaren 28an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2210462