157. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

HIRIBERRI AEZKOA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Hiriberri Aezkoako Udalak, 2022ko martxoaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2022ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hiriberri Aezkoan, 2022ko apirilaren 5ean.–Alkatea, Miriam Burusco Arrese.

Iragarkiaren kodea: L2210466