156. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

182/2022 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Basaburuko udal-mugartean goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen baitira, eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzen baita.

2021eko uztailaren 6an, Eduardo Ryan Murúa jaunak, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren izenean, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikulutik 60. artikulura artekoetan xedatutakoarekin bat etorriz, aurretiazko administrazio baimena eskatu zuen, baita eraikitzeko baimen administratiboa eta onura publikoaren deklarazioa ere, instalazio elektriko honetarako:

–Eskatzailea: I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.

–Espedientea: SAT11218 (Erref.: 2021-105 Obra 100778428).

–Instalazioaren kokalekua: Basaburuko udal-mugartea.

–Xedea: Inguru horretako horniduraren kalitatea eta segurtasuna hobetzea.

–Ezaugarri teknikoak: Erdi tentsioko linea berri baten proiektua. “4661 L01 Igoa-Arrarats-Eratsun” eta “4668 L06 Irurtzun-Basaburua” linea elektrikoen arteko itxitura: “4661 L01 Igoa-Arrarats-Eratsun” eta “4668 L06 Irurtzun-Basaburua” linea elektrikoak lotzeko beste linea elektriko bat eraikitzea hartzen du barne. Bi tarte bereiziko dira instalazioaren trazaduran.

  • 1. tartea: Igoa herrian, “4661 L01 Igoa-Arrarats-Eratsun” 13,2 kV-eko lineako 31. euskarriaren (badago gaur egun) eta 40. euskarriaren (badago gaur egun, eta aldatzekoa da) arteko 163 metroko luzerako airetiko tartean dagoen eroalearen sekzioa handitzea. 100-AL1/17-ST1A motako aluminio-altzairuzko eroalea jarriko da, eta, aireko tarte horretan, errefortzu mekanikoko beste euskarri bat (77.31 zenbakikoa) tartekatuko da.
  • 2. tartea: 40. euskarrian, lurpera pasako da linea, eta HEPRZ1 motako aluminiozko eroalea jarriko da, linearen 3.105 metroko luzeran, “4668 L06 Irurtzun-Basaburua” 13,2 kV-eko linean dagoen 2.820. euskarriraino, Aizarotz herrian. Han amaituko du aireko eta lurpeko beste pasabide batean. Teleaginte bidez eragindako OCR batek lotuko ditu bi lineak.

–Gauzatze materialaren aurrekontua: 185.791,28 euro.

Eskabide berean, ingurumen eraginak ebaluatzeko prozedura hasteko eskatu zuen, Ingurumen eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 34. artikuluari jarraikiz.

Ondoren, 2021eko irailaren 6an, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zuen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 118 c) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, lurzoru urbanizaezinean jarduera baimengarriak baimentzeko espedientea izapidetzeko eskatu zen aipatu instalaziorako.

Betetzeko Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa, hogeita hamar egunez jendaurrean jarri ziren I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren eskaera, proiektua eta instalazioak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda zehatza. Horretarako, iragarki bat argitaratu zen 2021eko 209. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 6koan, baita Diario de Navarra egunkariaren 2021eko irailaren 7ko edizioan eta Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekiaren Atarian ere.

Halaber, dokumentazioa Basaburuko Udalari igorri zitzaion, epe berean jendaurrean jar zezan. Egintza hori egiaztatzen duen eginbidea dago espedientean.

Jendaurrean jartzeko izapidean jasotako alegazioen edukia eta azterketa ebazpen honen I. eranskinean laburbiltzen dira.

Aldi berean, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. eta 131. artikuluetan xedatutakoa betez, kontsulta egin zitzaien ukitutako zenbait erakunderi, 30 eguneko epearen barruan ados zeudela edo haren kontra zeudela adieraz zezaten, eta, hala bazegokion, bidezkoak ziren baldintza teknikoak ezar zitzaten. Hauek dira erakundeak:

–Basaburuko Udala.

–Ebroko Konfederazio Hidrografikoa.

–Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia.

–Ingurumen Ebaluazioaren Atala.

–Lurralde Antolamenduaren Atala.

Ez zen jaso aurreko txosten eskaeren erantzunik.

Nafarroako Gobernuko Biodibertsitate Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 27an eman 308E/2021 Ebazpenaren bidez, proiektuaren aldeko ingurumen eraginen txostena eman zen, bertan jasotako baldintzak betetzearen mende, proiektua gauzatzearen ondoriozko eraginak minimizatzeko.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 17ko 136E/2022 Ebazpenaren bidez, lurzoru urbanizaezineko jardueren baimena eman zen proiektua gauzatzeko.

2022ko apirilaren 13an, Eduardo Ryan Murúa jaunak, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresaren ordezkari gisa, eskabide bat aurkeztu zuen proiektuaren eranskin batekin batera, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari zuzendua, eta adierazi zuen ezen, proiektua izapidetzeko prozesuan zehar, linea elektrikoaren jatorrizko trazadura aldatzea dakarten errekerimendu eta alegazioak jaso dituela.

Jasotako dokumentazioa Lurraldearen Antolamenduaren Atalari eta Ingurumen Eraginaren Atalari igorri zaie, eta espedientean jasota daude erantzunak. Haietan, adierazi dute sustatzaileak (I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU) aurkeztutako aldaketak babesten dituztela Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren zuzendariaren apirilaren 17ko 136E/2022 Ebazpenak eta Biodibertsitate Zerbitzuaren zuzendariaren abenduaren 27ko 308E/2021 Ebazpenak.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak azaroaren 18an emandako 52/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak (2019ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 27koa), eta betez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. eta 11. artikuluetan ezarritakoa,

EBAZTEN DUT:

1. Administrazio baimena ematea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aipatu instalaziorako.

2. Zehazki deklaratzea instalazioak onura publikoa duela, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 149. artikuluan ezarritako ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun gisa agertuko da desjabetze espedientean.

3. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresari onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.

4. Onestea instalazioa egiteko aurkeztutako proiektua eta haren eranskina, Pedro Cotero Alonso industria ingeniariak sinatua. Hogeita lau hilabete eman zaizkio obrak burutzeko.

5. Baiestea Moisés Azpiroz Arretxea jaunak aurkeztutako alegazioak, eta partzialki baiestea Juan Enrique Usechi Santamaría jaunak eta Arrarasko Kontzejuak aurkeztutako alegazioak.

6. Instalazioak aurkeztutako proiektuari eta haren eranskinari jarraikiz gauzatu beharko dira, eta bat etorri beharko dute honako hauetan xedatutakoarekin: Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua; Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua; eta Hegaztiak goi tentsioko linea elektrikoak jo eta elektrokutatzetik babesteko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 29ko 1432/2008 Errege Dekretua.

7. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsi beharko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaeraren ziurtagiria, teknikari eskudun batek sinatua.

8. Aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emanda ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren emakida, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

9. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, Biodibertsitatearen Zerbitzura, Lurralde Antolamenduaren eta Paisaiaren Zerbitzura eta Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

10. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

11. Ebazpen hau I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, Juan Enrique Usechi Santamaría jaunari, Moisés Azpiroz Arretxea jaunari eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente-zenbakia adierazi beharko da.

12. Ebazpen hau Basaburuko Udalari eta Arrarasko Kontzejuari jakinaraztea, eta aditzera ematea beronen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2022ko uztailaren 5ean.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

I. ERANSKINA

Jasotako alegazioak

Jaso diren alegazioen eta txostenen laburpena eta analisia azalduko dira jarraian.

1. alegazioa.–Juan Enrique Usechi Santamaría jauna, Josefa Blanco Iturzaeta andrearen izenean eta hura ordezkatuz.

Basaburuko udal-mugarteko 10. poligonoko 15. partzelaren jabea da, eta honako hau eskatzen du, besteak beste:

Linea elektriko berriaren lurpeko trazadura herri bidearen trazadurari jarraikiz joatea.

Proiektuan ur hornidurako udal hoditeriaren gaineko eragina aurreikustea.

Ukitutako hesi elementu guztiak jatorrizko egoerara berrezartzea edo lehengoratzea.

Dauden zuhaitzen eta landarediaren gaineko inpaktuak minimizatzeko behar diren neurriak hartzea.

Okupatu aurreko aktak egin aurretik, trazaduraren ardatza zuinkatzea eta okupatu beharreko azalera ukituen ertza aldaxkatzea.

Jarduketa behe tentsioko transformazio puntu bat instalatzearekin bateragarri egiteko aukera kontuan hartzea.

Espedientean jasota dago I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren erantzuna, proiektuaren eranskinarekin batera, zeina linea elektrikoaren jatorrizko trazadura aldatzea baitakar. Honako hau dio:

Linea herri bide batean jarriko da, eta ez die eraginen mugakide diren jabeei.

Ur hornidurako hoditeriari dagokionez, obra gauzatzeko, dauden zerbitzuei buruzko informazio guztia bilduko da Lurpeko Kanalizazioak Koordinatzeko Atariaren bidez, eta lanen norainokoaren berri emanen zaie operadore guztiei.

Finkaren perimetroko hesiari dagokionez, guztiz derrigorrekoa da hasierako egoerara lehengoratzea, kalterik gertatuz gero.

Hasierako trazadura aldatu ondoren, saihesten da landarediari eta zuhaitzei eragitea, linea herri bidetik igaroko baita.

Zuinkatzea eta aldaxkatzea obra egiten hasi aurretik eginen da.

Behe tentsioko transformazioari dagokionez, proiektua lineak ixteko denez, eta ez hornidura partikularrerako eremuaren elektrifikazioa, ez da kontuan hartzen transformazio zentro berri bat instalatzeko aukera. Behe tentsioko transformazio puntu baten eskaera ezarritako moduan egin beharko da.

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak ondorioztatu du alegaziogileak egindako eskaera guztiak onartu direla, behe tentsioko transformazio puntu bat instalatzeko eskaera izan ezik.

2. alegazioa.–Moisés Azpiroz Arretxea jauna.

Basaburuko udal-mugarteko 14. poligonoko 368. partzelaren jabea da, eta adierazi du linea berria bere finka urez hornitzeko eroanbide bat dagoen bidetik igaroko dela eta hori ez dela jaso proiektuan. Hori dela eta, proiektuan eta obrak egitean kontuan hartzeko eskatu du.

Alegazioari erantzuteko, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresak adierazi du obra gauzatzeko dauden zerbitzuei buruzko informazio guztia bilduko dela Lurpeko Kanalizazioak Koordinatzeko Atariaren bidez, lanen norainokoaren berri emanen zaiela operadore guztiei eta dagokion obra lizentzia eskatuko dela. Horrenbestez, baietsitzat jo da alegazioa.

3. alegazioa.–Arrarasko Kontzejua.

Linea igaroko den bide publikoak Arrarasko Kontzejuarenak direnez, honako hau adierazi du:

Lanek bideen egungo kontserbazio egoera mantendu edo hobetu beharko dute.

Ez da beharrezkoa izanen horietatik igarotzen diren azpiegitura elektrikoen jabeari edo arduradunari inolako baimenik eskatzea.

Ez du eraginik izanen bidearen aldameneko partzelen itxituretan, ez obrak egin bitartean, ez ondoren.

Galdegiten du tentsio linea berritik hurbil dauden etxebizitzak babestea, osasunean eta segurtasunean dituzten eraginei dagokienez.

Egokitzat jotzen du linea elektriko berria finka mugakideetako hartune partikularretara egokitzea.

Espedientean jasota dago sustatzailearen (I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU) erantzuna. Horretan, egindako eskaerekin bat etorriz, honako hau adierazi du:

Bide publikoei dagokienez, proiektatutako obraren jarduketen barruan sartuta daude baldintza fisiko-mekanikoak berrezartzeko lanak, baldin eta kaltetu badira.

Lineak zeharkatzen dituen bideek ez dute muga berririk sortzen igarotzeari eta haiek erabiltzeari dagokionez, eta trazaduraren afekzioak lehengoratzeko lanak barne sartuta daude. Halaber, proiektatutako lineak ez du baldintzatuko bideak etorkizunean hobetzea, eta linea behar bezala markatuta geldituko da. Lurra hondeatzea eskatzen duten obren kasuan, lineari eragiten badiote, IDE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresari baimena eskatu beharko zaio, langileen segurtasuna bermatzeko eta hornidura eten bailiteke.

Linea berriak ez die eragiten bidearen aldameneko partzelen itxiturei, eta, obrak egitean kalte egiten bazaie, lehengoratu beharko dira.

Bideetatik hurbil dauden etxebizitzen segurtasunari dagokionez, HEPRZ1 12/20 kV 3 (1x240) mm² Al + H16 eroalea erabiliko da, eta elektrizitate esparruko industria segurtasunaren arloan indarrean dagoen legeria nazionalarekiko adostasun ziurtagiria du, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak emana. Indarrean dauden erregelamenduak eta jarraibide tekniko osagarriak betetzen ditu proiektuak.

Eremuaren elektrifikazioari eta etorkizunean izan dezakeen landa garapenari dagokienez, Basaburuko Udalak eginen duen hirigintza plangintzaren mende egonen dira.

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak ondorioztatu du egindako eskaera guztiak onartu direla, linea berria hartune partikularretara egokitzeari eta inguruko elektrifikazioari buruzkoa izan ezik.

Iragarkiaren kodea: F2209919