156. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa
H/31/2º0506 NL/sr espedientea

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Transportes Maitxene SL.

Ibaiaren edo errekaren izena: Lorbido, Arbodegi, Feliperen Borda eta Ekaitza errekak.

Tokiak: Arantzako zentraleko eta Ekaitza errekako zubiko presak.

Udal-mugartea eta probintzia: Arantza (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Lanen xedea da bitarteko mekanikoak erabiliz eraistea Ekaitza errekako presa, arrainentzako eskala eta zubia, eta eskuz eraistea Arbodegi, Feliperen Borda eta Lorbido erreketako presak. Eraisketaren hondakinak kanaletan paratuko dira, eta batzuk zabortegira eramanen dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Arantzako udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1 - 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko uztailaren 19an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2210113