156. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/00679 NL/sr espedientea
Jendaurreko informazioa

Gaia: ur aprobetxamendu baterako eskubidea azkentzea.

Ofizioz irekia.

Kontzesioaren titularra: ArcelorMittal España SA.

Ibaiaren edo errekaren izena: Gas lantegiko putzua.

Azkendu beharreko aprobetxamenduko emaria: 0,95 l/s.

Tokia: Arcelorreko instalazioko lurrak.

Udal mugartea eta probintzia: Lesaka (Nafarroa).

Erabilera: etxerako.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Lesakako udal mugartean (Nafarroa), Arcelorren lurretan dagoen gas lantegiko putzuko 3,16 l/s-ko ur aprobetxamendurako eskubidea azkentzea. Aprobetxamendu hori ArcelorMittal España, S.A.ren izenean inskribatuta dago, eta etxeetarako erabilera du. Arrazoia da kontzesiorako epea amaitu dela.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Lesakako udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko uztailaren 7an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2209903