156. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/00677 NL/sr espedientea
Jendaurreko informazioa

Gaia: ur aprobetxamendu baterako eskubidea azkentzea.

Ofizioz irekia.

Kontzesioaren titularra: ArcelorMittal España SA.

Ibaiaren edo errekaren izena: Ontsalea putzua.

Azkendu beharreko aprobetxamenduko emaria: 3,16 l/s.

Tokia: Arcelos lantegiko lurrak, Arratzubi auzoa.

Udal mugartea eta probintzia: Lesaka (Nafarroa).

Xedea: industriarako erabilera eta pertsonentzako kontsumoa.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Lesakako udal mugartean (Nafarroa), Arratzubi auzoan Arcelor lantegiaren lurretan dagoen Ontsalea putzuko 3,16 l/s-ko ur aprobetxamenduaren eskubidea azkentzea. Aprobetxamendu hori ArcelorMittal España, S.A.ren izenean inskribatuta dago, eta industriarako eta pertsonen kontsumorako erabilera du. Arrazoia da kontzesiorako epea amaitu dela.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Lesakako udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko uztailaren 7an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2209901