156. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2022-S-248

Serrano Dronda SLk ondotik azaltzen diren datuak eta ezaugarriak dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Serrano Dronda SL.

Xedea: Traktoreak garbitzeko zentro batetik datozen hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ur-ibilgua: Las Pilas erreka-zuloa (Ega ibaia).

Isurketa zein udal mugartetan egiten den: Sesma (Nafarroa).

Traktoreak garbitzeko eremuko hondakin urak –urtean 215 m³– harea kentzeko sistema duen hidrokarburo-bereizgailu baten bidez tratatuko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arroko erakunde honen esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Konfederazioaren egoitzan ere egonen dira aztergai (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, aurrez hitzordua eskatuta 976711000 telefono zenbakian.

Zaragozan, 2022ko uztailaren 7an.–Alboko komisarioa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2209938