156. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2022-S-273

Producciones Vegetales Diferenciadas SLk (PROVEDIS SL) ondotik azaltzen diren datuak eta inguruabarrak dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Producciones Vegetales Diferenciadas SL (PROVEDIS SL).

Xedea: nekazaritzako elikagaien industria baten hozte-sistematik datozen urak isurtzeko baimenaren berrikuspena.

Unitate hidrogeologikoa: Ebroko alubioi-lurrak: Lodosa-Tutera.

Isurketa zein udal mugartetan egiten den: Valtierra (Nafarroa).

Hozte-ekipoetako ura kondentsatzetik datozen hondakin-urak –gehienez ere 4.500 m³/urtean, kalkulatutakoaren arabera–, aurrez tratatu gabe hustuko dira, lurrean infiltratuz zanga iragazleen sistema baten bidez.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arroko erakunde honen esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Konfederazioaren egoitzan ere egonen dira aztergai (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, aurrez hitzordua eskatuta 976711000 telefono zenbakian.

Zaragozan, 2022ko uztailaren 4an.–Alboko komisarioa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2209916