156. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATAKO UDALAREN KIROL PATRONATUA

Administrazioarekiko 233/2022 auzi-errekurtsoa

2022ko uztailaren 13an, Lehendakaritzaren 34/2022 Ebazpena eman zen. Hona hemen:

Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren ofizio bat jaso da. Bertan jakinarazten denez, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (233/2022 zenbakidun prozedura arrunta) aurkeztu du Ezker Sindikalaren Konbergentziak (ESK), Burlatako Kirol Patronatuaren ekainaren 15eko 25/2022 Ebazpenaren aurka (erabaki horren bidez ezartzen dira gutxieneko zerbitzu orduak sindikatuak deitutako grebarako). Aipatu ofizioaren bitartez, dagokion administrazio espedientea bidaltzeko eskatzen da, baita epatzeak egiteko ere, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluarekin eta hurrengoekin.

EBAZTEN DUT:

1. Interesdun gisa agertzen diren guztiak epatzea Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean, demandatu gisa pertsonatu daitezen bederatzi eguneko epean.

2. Aipatu administrazioarekiko auzi-errekurtsoko 233/2022 prozedura arruntean agertzea eta pertsonatzea demandatu gisa.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Burlatan, 2022ko uztailaren 13an.–Patronatuko burua, Ander Carrascon Erice.

Iragarkiaren kodea: L2209988