2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
Aldaketa 13. poligonoko 1137. lurzatian, UE-28 unitatean. Behin betiko onespena
Mendabiako Udalak, 2022ko ekainaren 30ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldaketa xehatu bat Mendabiako Udal Planeko UE-28 unitatearen eremuan, 13. poligonoko 1137. lurzatian, Construcciones López Irigaray SLk sustatua eta Angel Fernández de Piérola arkitektoak idatzia.
Erabakia argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, honako hauetan xedaturikoa bete dadin: uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikulua (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), eta apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikulua (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).
Mendabian, 2022ko uztailaren 27an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2210449