156. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

2022ko plantilla organikoaren hirugarren aldaketa.
Behin betiko onespena

Igantziko Udalak, 2022ko maiatzaren 13an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2022ko plantilla organikoaren hirugarren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betikoz onetsi da 2022ko plantilla organikoa.

Aldaketaren hasierako onespenaren iragarkia 2022ko maiatzaren 30ean argitaratu zen 105. Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Igantzin, 2022ko uztailaren 15ean.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

ALDAKETAREN XEHETASUNA

LANPOSTUAREN IZENA

ARAUBIDE JURIDIKOA (1)

LANPOSTU KOPURUA

LANALDIA (%)

MAILA

SARBIDEA

OSAGARRIAK (2)

LANEKO EGOERA

EUSKARA MAILA (3)

LO

MO

BO

ZLO

LLO

ABO

Garbitzailea

LKF

2

50

E

Lehiaketa (Enplegu publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren xedapen gehigarria)

3

15

Hutsik

B2 (A) B1 (I)

LABURDURAK:

(1) LKF = lan kontratu finkoa.

(2) LO = lanpostu osagarria; MO = maila osagarria; BO = bateraezintasun osagarria; ZLO = zuzendaritza lanpostuko osagarria; LLO = lanaldiaren luzapeneko osagarria; ABO = arrisku bereziko osagarria.

(3) Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2019ko irailaren 23an egindako txostena: A = ahoz; I = idatziz.

Iragarkiaren kodea: L2210055