156. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Hirigintzako araudia, SOR-11 unitatearen aldaketari buruzkoa

Behar zen iragarkia argitaratu zen 2006ko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 3an, SOR-11 unitatearen aldaketa xehatuaren behin betiko onespenari buruz, zegokion araudia gabe. Behin betiko onespen hori erabaki zen Ezkabarteko Udalak 2006ko otsailaren 21ean egin osoko bilkuran.

Kontuan hartuz administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskaturik, noiznahi zuzendu ditzaketela beren egintzetako akats material, aritmetiko edo egitatezkoak, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), iragarki honen bidez argitara ematen da behin betiko onespenean argitaratu ez zen araudia.

Ezkabarten, 2022ko uztailaren 26an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2210441