156. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Aldaketa, ondare arkitektonikoaren katalogoan. Behin betiko onespena

Carcarko Udalak, 2022ko uztailaren 21ean egin osoko bilkuran,

ERABAKI ZUEN:

a) Behin betiko onestea Carcarko Udal Plan Orokorreko ondare arkitektonikoaren katalogoko 4. eta 15. fitxen aldaketa, Carcarko Udalak sustatua, zeina baitagokie eraikin hauei: Kale Nagusiko 7. zenbakia (5. poligonoko 27. lurzatia) eta Kale Nagusiko 9. zenbakia (5. poligonoko 28. lurzatia).

b) Espedientearen kopia bat igortzea Nafarroako Gobernuari, Nafarroako Planeamenduaren Erregistroan inskriba dezan, eta behin betiko onespena argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Carcarren, 2022ko uztailaren 22an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Aldaketa, ondare arkitektonikoaren katalogoan. 4. eta 15. fitxak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2210319