156. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Aldaketa, hirigintzako araudi orokorraren 30.2 artikuluan. Behin betiko onespena

Carcarko Udalak, 2022ko uztailaren 21ean egin osoko bilkuran,

ERABAKI ZUEN:

a) Behin betiko onestea Carcarko Udal Planaren hirigintzako araudi orokorraren 30.2 artikuluaren aldaketa (determinazio xehatuen aldaketa), Carcarko Udalak sustatua. Artikulu horrek erabilera bateragarri eta/edo debekatuen araubidea ezartzen du, jarduera ekonomikoetarako erabilera duten oinarrizko unitate eta oinarrizko eremuei dagokienez.

b) Espedientearen kopia bat igortzea Nafarroako Gobernuari, Nafarroako Planeamenduaren Erregistroan inskriba dezan, eta behin betiko onespena argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Carcarren, 2022ko uztailaren 22an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2210318